

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jan Echevarría
Miércoles, 8 de enero 2025, 09:29
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) IkerGazte kongresuaren edizio berri bat egingo du maiatzean, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea. Lanak otsailaren 17ra arte aurkeztu ahalko dira eta interesdunek ikusgai dituzte dagoeneko lanek betebeharreko baldintzak zein idazteko ereduak. Izan ere, bi urterik behin antolatzen den diziplinarteko kongresu honen muina ikertzaileek aurkezten dituzten komunikazioak dira.
UEUko iturriek azaldu dutenez, maiatzaren 28, 29 eta 30ean ospatuko den kongresu hori ikertzaile hasi berriei, ikerketa talderen batean sartu berri direnei, doktore tesia egiten dabiltzanei, tesia azken urteetan aurkeztu dutenei edota Ikerketa lanen bat egin dutenei (MALa edo GrALa adibidez, beti ere ikerketaren kalitatea bermatzen baldin bada) zuzenduta dago. Eta euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea ditu helburu.
Halaber, nabarmendu dute aurtengo kongresurako onartutako komunikazio guztiekin ISBNdun bost liburu argitaratuko direla, jakintza arlo bakoitzerako bat. Gainera, artikuluak DOI zenbakiarekin eskuragarri izango dira inguma.eus datu-basean. Komunikazioen interes eta kalitatearen arabera ahozko aurkezpen moduan, posterra duen mikroaurkezpen bezala edo poster gisara aurkeztuko dira.
Gogoratu hautatutako lanak aurkezteko ezinbestekoa izango dela kongresuan matrikulatzea. Eta sariei dagokienez, ahozko aurkezpenetan 5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat. Sari berezi bat ere izango da, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.