Borrar
Clara Martin, esaterako, Neurozientzia Kognitiboan doktorea da. Fotolia

Ikerbasquek hiru euskal emakume ikertzaileren lana aintzatetsi du

Omendutako emakumezkoak hautatzeko Ikerbasquek Euskadiko 300 emakume ikertzaileren ibilbidea aztertu du

UNAI SARRIUGARTE

Asteazkena, 22 uztaila 2020, 21:36

Comenta

Ikerbasquek hiru euskal emakume ikertzaileren lana aintzatetsi du. Hala, Helena Matutek, Clara Martinek eta Matxus Perugorriak aitortza bana jaso dute. Atzo, uztailaren 22an, EAEn ikertzaile lana burutzen duten hiru kideek omenaldia jaso zuten. Omendutako emakumeak hautatzeko Ikerbasquek Euskadiko 300 emakume ikertzaileren ibilbidea aztertu du orotara.

Bertan Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu eta Ikerbasqueko presidenteaz gain, Fernando Cossio Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea eta Nekane Balluerka EHUko errektorea egon ziren.

Aurtengoa Ikerbasquek emakumezko zientzialari eta ikertzaileen lana omentzeko antolatzen duen bigarren edizioa da. Bigarren edizio honek hiru kategoria biltzen ditu: ibilbide zientifiko osoa, ikerketa-esparru bateko lidergoa eta ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmena, alegia.

Helena Matute ikertzaile euskaldunak bere ibilbide osoko saria jaso du. Izan ere, emakuke geldiezina da Matute. Psikologiako Katedraduna eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Esperimentaleko Laborategiaren zuzendaria da. Era berean, munduan barrena ikertzaile izandakoa da, hala nola, Malaga, Gante (Belgika), Minnesota (AEB), Sidney eta Queenslandeko (Australia) unibertsitateetan, hain zuzen ere. Gainera, Psikologia Esperimentalaren Espainiako Elkarteko presidentea eta Jakiunde-Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide esanguratsuenetakoa da.

Helena Matutek, Clara Martinek eta Matxus Perugorriak aitortza bana jaso dute Irekia

Halaber, Clara Martin eleaniztasunaren esparruan erakutsi duen lidergoagatik omentzea erabaki du Ikerbasquek. Neurozientzia Kognitiboan doktorea da Lyongo Unibersitatean eta horren harira, doktoregoak jorratu ditu munduko hainbat txokotan: Bangorreko Unibertsitatean (Gales), edota Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean (Katalunia), besteak beste.

Azkenik, Matxus Perugorriak ikertzaile gaztearen ekarpenaren saria eskuratu du, medikuntzaren alorrean lortu dituen azterketa oparoei esker. Perugorriak gibeleko kalte kronikoaren zein minbizi primarioen arloan azterketa ikaragarriak egin ditu. Horri esker, Nafarroako Unibertsitatean doktorea denak egonaldiak egin ditu Newcastleko Unibertsitatean (Ingalaterra), edota Paris (Frantzia) eta Vienako (Austria) unibertsitateetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ikerbasquek hiru euskal emakume ikertzaileren lana aintzatetsi du

Ikerbasquek hiru euskal emakume ikertzaileren lana aintzatetsi du