Igor Legarreta bilbotarrak 'Ilargi guztiak' bere lehen film luzea filmatzen amaitu du

Gidoigile eta zuzendariren lana euskaraz da osorik, eta bi hilabete etenda egon da

Paul Picado

Sábado, 4 de julio 2020, 19:17

Igor Legarreta gidoigile eta zuzendari bilbotarrak 'Ilargi guztiak. Todas las lunas' izeneko bere lehen film luzea filmatzen amaitu du. Bi hilabete baino gehiago egon behar izan du etena koronabirusak eragindako egoera bereziaren ondorioz, baina azkenean filmaketa amaitu egin du.

Publicidad

Generoari dagokionez, fantasiazko filma dela esan daiteke, eta aktore nagusiak Itziar Ituño, Joxean Bengoetxea, Haizea Carneros eta Zorion Eguileor dira. Eguileor da hain zuzen filmeko protagonista, emakume misteriotsu batek hilezkortasuna ematen dion neskato umezurtza. Hamabi urteko aktoreak egin duen lehen filma da.

Azken gerra karlistan kokatuta dago, eta emakume misteriotsu horrek neskatoa umezurztegitik erreskatatzen du. Neskak, larri zaurituta eta hiltzeko zorian dagoenak, aingeru bat dela uste du, baina gero konturatzen da harekin egotearen truke eman diola betiereko bizitza.

Bizkaiko (Orozko eta Erandio), Gipuzkoako (Mutriku, Gaintza, Zizurkil) eta Nafarroako (Erratzu, Urbasa, Aldatz eta Leurtza) zenbait tokitan filmatu da eta Mutrikun hasi ziren filmatzen, otsailaren 17an. Esan bezala, bi hilabete eta erdi etenda egon eta joan den ekainaren 20an amaitu zuten.

Legarretak berak dioenez, zigor bati buruzko istorioa da funtsean, hain zuzen ere betiko bizitzearen zigorra. Horrela, argiraino egindako bidaia da, heriotzaren atalasetik abiabutakoa. Han, galera baten aurreko minak bizitza hobe bat izango den itxaropena elikatzen du. Azken batean, heriotzaren gauzarik garrantzitsuena, bizitza bera baita.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad