Borrar
Ibilaldia

Ibilaldiaren oihartzunak Leioa eta Sopela lotu du: 8,5 kilometro irrintzika

Igande honetan, ospatuko den egun handiaren atarian giza kate bat egitea proposatu zuten, eta erronka maisuki bete zuten: 100 lagunek bat egin zuten egitasmoarekin eta irrintzika talde batek besteari lekukoa pasa zion Sopelaraino

Astelehena, 24 maiatza 2021

Comenta

Erronka polita aurkeztu zuten, eta ondoren bete. Giza kate erraldoi batek Sopelako Ander Deuna eta Leioako Betiko ikastolak lotu zituen pasa den igandean. Ibilaldiaren atarian antolatu den egitasmorik sinbolikoena zen honakoa, emaitza harrigarria utzi diguna. Horrela ez dela uste baduzu, mapa hartu eta bi puntu horiek lotu: 8,5 kilometro guztira. Neketsua oinez egitea, ez ordea horrelako egun batek ematen dizun energiarekin aurrera egiten baduzu. Atzean, ehun lagun baino gehiagok bultzaka aritu ziren helburua lortzeko. Irudia, benetan, zirraragarria.

Lekukoa, kasu honetan irrintzi itxura hartu zuena, pertsonaz pertsona pasatzen joan zen, talde batetik, bestera helmugaraino eramateko. Ekintzak 'Deiadarra' izena hartu zuenez, argi zegoen ozen entzungo zela ikastolek euskarari luzatu nahi zioten mezua. Ez zuten huts egin eta irrintzien olatuak metroak eta metroak egin zituen Ibilaldiaren giroarekin gure inguruak blaitzen. Orotara, 35 salto behar izan ziren Leioatik Sopelara bidaiatzeko, horiek izan baitziren katea osatu zuten multzoak.

Talde bakoitza hiru pertsonek osatzen zuten: irrintzia botatzen zuena, momentu horrek sortarazten zion emozioa adierazten zuena -batek, adibidez, 'Gure sustraiak' mezua erakutsi zuen- eta, azkenik, irudia hartzeaz arduratzen zena. Ekintza honekin, azpimarratu dutenez, ikastolek herriari eta hizkuntzari ematen dietena adierazi nahi izan dute.

«Elkartu ginen momentutik argi izan genuen aurtengo Ibilaldiak ez ziola egun bakar bati heldu behar, kultura proiektu bati baizik», azpimarratu du Endika Zinkunegi Zubizarretak, Ander Deuna eskolako guraso eta Kultura Batzordeko kideak. «Hasieratik nahi genuen komunitatea indartzea, eta kultura proiektu bat markatu genuen. Horretarako, hainbat eremuri heldu genion, ikasleei begira, eta gaurko kasuan bezala, 16 eta 18 urtetik gorako jendearentzako elkargune bat sortzea ere erabaki genuen, langile, familia eta herritarrentzako topagune bat sortzeko. Gu elkartzeko, ondo pasatzeko eta harremanak sendotzeko gune bat sortu nahi izan dugu gaur», gaineratu du gero.

Imagen secundaria 1 - Ibilaldiaren oihartzunak Leioa eta Sopela lotu du: 8,5 kilometro irrintzika
Imagen secundaria 2 - Ibilaldiaren oihartzunak Leioa eta Sopela lotu du: 8,5 kilometro irrintzika

Deiadarra jardunaldi honen hasiera baino ez zen izan. Ondoren, Ander Deunan batu dira denak herri-jolasen topaketa egiteko, 'Euskal jokoen topaketa' izena zuena. Bertan egon dira ere Euskal Herriko beste lurraldeetako ikastolen jaiak antolatzeaz arduratuko diren zentroetako ordezkariak: Lizarra ikastolako taldea (Nafarroa Oinez) eta Beasain, Ordizia eta Lazkaoko ikastoletako kideak (Kilometroak). Horietaz gainera, Ander Deuna eta Betiko ikastoletako kideek bina talde aurkeztu dituzte lehiara.

Bertsotan

Taldeek herri-jolasetako ohiko frogak egin zituzten: txingak, ingudea, zaku-eroatea, gisa-probak, harri-jasoketa, auzolana, trontza, lokotxak, sokatira, dantza eta bertsoak. Goiz euritsua izan arren, horrek ez zuen giro ederra zapuztu, eta alaitasuna izan zen nagusi taldekideen artean. Hala, antolatzaileek jakinarazi dutenez, ikastolen hurrengo jaialdietan antzeko ekintzak egingo dituzte lurralde bakoitzeko ordezkariekin; hurrengoa Laudion izango da, ekainaren 20an.

Jolasak bertsoekin hasi zituzten, eta errimakak ehuntzen ekintzari amaiera ere eman zioten. Jolasak amaitu ondoren, denen arteko bazkaria egin zuten Sopelako ikastolan. Arratsaldean, Garilak 26 musika-taldearen kontzertuarekin eman zitzaion agurra egunari eta jarraian igande honetan, maiatzaren 30ean, biziko den egun handian jarri zuten arreta guztia: Ibilaldia hemen da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ibilaldiaren oihartzunak Leioa eta Sopela lotu du: 8,5 kilometro irrintzika

Ibilaldiaren oihartzunak Leioa eta Sopela lotu du: 8,5 kilometro irrintzika