Ibilaldiaren aurkezpena easteazken honetan egin dute Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. J.A. Goitia
Ibilaldia 2021

Sopelako Ibilaldiak edukiera mugatua izango du: 3.000 lagunek baino ezingo dute parte hartu

Udalerriko lau gunetan antolatuko dira ekitaldiak maiatzaren 30ean: Ander Deuna Ikastolan, Urgitxieta enparantzan eta Barinatxe hondartzako bi aparkalekuetan. Tailerrak eta ikuskizunak egingo dira horietako bakoitzean. Aldez aurretik izena eman beharko da, eta epea dagoeneko irekita dago

Miércoles, 12 de mayo 2021, 13:31

Badatorrela! Ibilaldiaren egun handia ospatzeko hamazortzi egun baino ez dira falta, izan ere, maiatzaren 30a gero eta gertuago dugu. Aspaldi hasi ginen atzera kontu hau egiten, baina orain gogo handiago batekin minutuak zenbatzeko arrazoiak ditugu, dagoeneko badakigulako nolakoa izango den Bizkaiko ikastolen eta euskararen jaialdi egun hau. Hasteko, edukiera mugatua izango da, 3.000 lagunek baino ezingo dute parte hartu. Behin baino gehiagotan errepikatu dute ez dugula horren ohituta gauden Ibilaldirik izango, pandemiak oraindik gure ohiturak aldatzera behartzen gaituelako. Horregatik, plan berezia diseinatu dute egun handia aurrera eramateko, segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo direlarik, eta asteazken honetan aurkeztu dute Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan.

Publicidad

Edukiera ez da mugatuta egongo den gauza bakarra, ibilbidean ere aldaketak ezarriko baitituzte. Guneak, Ibilaldia antolatzen duen udalerriaren mapan hamaika txokoz bereizita egoten direnak, lau baino ez dira izango Sopelako edizioan: Ander Deuna Ikastola bera, Urgitxieta enparantza eta Barinetxe hondartzako bi aparkalekuak. Eta ezingo da batetik besterako ibilaldirik egin, aldez aurretik izena eman beharko da parte-hartu nahi den horretan. Gune bakoitzean tailerrak eta ikuskizunak antolatuko dira, bi txandatan banatuta. Jardunaldia 15.00etara arte luzatuko da, momentu horretan Ibilaldiari 'agur' esango baitzaio. Esan bezala, ekintza horietan parte-hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.

  1. Sua

    Ander Deuna Ikastola

Zurezko jokoak eta dantza tailerra eskainiko dira bertan eta Deabru Beltzaken ikuskizuna. Hasiera ekitaldia ere gune honetan izango da. 9.15ean emango zaio hasiera jaialdiari, eta lagun kopurua guztiz mugatuta egongo da. Instituzioetako eta gizarte eragileetako ordezkariak izango dira bertan. Ekitaldi honetan, Ander Deuna eta Betiko ikastolek lekukoa pasatuko diote 2022ko Ibilaldiko antolatzaile izango den Bilboko Abusu ikastolari.

  1. Ura

    Barinatxeko goiko aparkalekuan, eskuinaldean

Haurren hondartza tailerrak izango dira bertan. Bi aktibitate jasoko dira nagusiki. Batetik, munduko beste herri batzuetako kultura ezagutzea; Saharar herriaren kulturaren ezagutza, hain zuzen. Aurretik, Bizkaiko ikastoletako Lehen Hezkuntzako ikasgeletan landutako gaia da. Eta bestetik, haurren hondartza diseinatuko dute umeek. Hondartzan ur-jolasak ere izango dira. Bertako ikuskizuna oraindik ez dago zehaztua, baina bertan urarekin zerikusia duen zer edo zer egin nahiko lukete.

  1. Haizea

    Barinatxeko goiko aparkalekuan, ezkerraldean

Kometa eta perkusio tailerrak izango dira bertan. Zirku ikuskizun bat ere izango da.

  1. Lurra

    Urgitxieta enparantza

Talo eta Tai Txi tailerrak izango dira bertan eta Gora Kasete ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Publicidad

Horrez gain, berez gune bat ez den arren, Udaletxe Plazan 25 bat postu izango duen azoka izango da, produktuak ikusteko eta erosteko. Kasu honetan ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea.

Lurra, ura, sua eta haizea

Guneak non kokatu aukeratzeko orduan, irizpide nagusietako bat pandemiaren ondorioz bete behar diren osasun neurriak ahalik eta bermerik handienarekin egiteko aukera ematen duten horietan pentsatu da. Eta horiek izendatzeko orduan -konturatuko zinen, seguru- berezitasunen bat eman nahi izan zaie. Horrela, lau elementu klasikoetara jo dute: lurra, ura, sua eta haizea, hain zuzen. Horrez gain, berez gune bat ez den arren, Udaletxe Plazan 25 postu izango duen azoka izango da, produktuak ikusteko eta erosteko. Kasu honetan ez da beharrezkoa izango aurretik izena ematea.

Ibilaldia motorra martxan jartzeko prest dago, baina argi izan behar dugu aurten ez ditugula ohiko osagarririk izango, kontzertuak adibidez, edota janari zein edari zerbitzurik. Ezberdina izango da edizioa, bai, baina betiko izaera mantenduko du, euskararen eta ikastolen aldeko lan egite hori presente egongo delako. «Aurtengo Ibilaldia elkarlanaren adibide argia da», aitortu du Josune Bañalesek, Ibilaldia Elkarteko zuzendariak.

Publicidad

Azken unera arte itxaron behar izan dugu aurreneko pintzelada hauek ezagutzeko. Lan handia egiten ibili dira kalitate handiko programa honi forma emateko. Eta, normala denez, ez dute lehenago ezer aurreratu nahi izan arrazoi sinple batengatik, aldaketak daudenez ongi azaldu nahi izan dituzte hauek gaizki-ulertzerik egon ez zedin. «Beharrezkoa zen ondo azaltzea nolakoa izango den aurten, zein Ibilaldia izango dugun maiatzaren 30ean. Egun hau bultzada bat da euskararentzat, plaza handia, eta horrela izaten jarraitzea nahi dugu», gaineratu du Koldo Tellituk, Leioako Betiko ikastolako zuzendariak eta Euskal Herriko ikastolen presidenteak.

Modu batean, egun handiak familian egiteko ekintzak hurbilduko dizkigu, baina 'olatuak' -Kalakalata da aurtengo leloa- ez du bakarrik udalerria bustiko, egutegia ere bai, hirutan banatu baita, «adin guztietako pertsonek aukera izateko parte hartzeko», azaldu du Xabier Ugaldek, Ander Deuna ikastolako zuzendariak. Beraz, Ibilaldia ez da soilik egun bateko ekimena izango, ez. Gainera, ikasturte osoan, Ander Deuna eta Betiko ikastolek hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eta horien artean, egun handiaren atarian eta ostean egingo diren bi ekitaldi bereziak azpimarratzekoak dira. Aurtengoa berezia izango dela argi dago.

Publicidad

Aurreko astean aurreratu genuen moduan, maiatzaren 22an 'Irrintzi deiadarra' izena daraman giza katea osatuko dute Ander Deuna eta Betiko ikastolak lotzeko. Hamasei urtetik gorakoei zuzendutako ekitaldia da, eta erronka betetzeko gutxienez 100 talde beharko dituzte 8,5 kilometroak lotzeko. Talde bakoitzean hiru lagun egongo dira. Horietako batek, irrintzia egingo du, lekukoa balitz bezala, bata besteari pasatzen. Bigarrenak, momentu horrek sortzen dion emozioa azaleratuko du nahi duen eran, eta hirugarrenak guzti hori grabatu beharko du, emaitza gero publikatuko delako. Horrez gain, egun horretan Euskal Joko Topaketa ere antolatuko da, non hamabi lagunez osatutako taldeak joko tradizionaletan ibiliko diren, sokatiran, adibidez.

Gazteei zuzenduta, 'Burnizko Hesia topaketak' antolatuko dira ekainaren 5ean. Ikasleek Gerra Zibilaren garai hartako adierazpen kultural desberdinak taldeka aztertuz, garai hura eta gugan izan duen ondorioa landuko dute eta taldeka eurentzat izan dena adierazteko topaketarako kultur adierazpenak sortuko dituzte. Garai hartako jolas eta jokoak ere ezagutu eta biziko dituzte, eta jolas eta joko horietatik abiatuz, topaketarako joko berriak proposatuko dituzte. Amaitzeko, ikastoletan orientazioa landu ondoren, topaketan bertan, Burnizko Hesian, orientazio proba izango dute.

Publicidad

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad