Borrar
Duela urte batzuetako Ibilaldiaren edizio bat.

Ibilaldia ospatuko ez den arren, hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako Ikastolen Elkarteak

Covid-19aren ondorioz, maiatzaren 31n Elorrion egitekoa zen jaialdia urriaren 18ra atzeratu zen. Birusaren berragertzeen ondorioz baina, bertan behera uztea erabaki zuten

NAHIKARI CAYADO

ELORRIO

Asteazkena, 7 urria 2020, 16:24

Comenta

Koronabirusak eragindako pandemiak ezin izango du Ibilaldia guztiz zapuztu. Bai, gaur arte ezagutzen dugun ikastolen jaialdia ezin izango da datorren urriaren 18an ospatu, aurreikusita zegoen bezala. Hala eta guztiz ere, Ikastolen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren astera begira jai giroa presente egon dadin. Izaki Gardenak taldearen kontzertua edo bertsoak eta musika uztartuko dituen ibilaldiaren agur ekitaldia dira programatutako emanaldietako batzuk. Animatuko zara? Hori bai, antolakuntzatik jakitera eman dutenez, ekitaldietara joateko beharrezkoa izango da aurretiko izena ematea Ibilaldiaren webgune ofizialean.

Jakina zen bezala, eta gainontzeko ikastolen aldeko jai guziekin gertatu den antzera, aurten ezin izango da Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldirik egin. Elorrioko Txintxirri ikastola zen aurtengo jaia antolatzeko arduraduna. Maiatzerako zegoen aurreikusita eta, hasiera batean, urriaren 18ra atzeratu zuten. Abuztuan baina, birusaren agerraldiek eta «egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera» utzi behar zutela iragarri zuten.

Hala ere, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu nahi izan dituzte, beti ere «ikusle kopuru mugatuekin, jarlekuak banatuta eta beharrezko bestelako segurtasun neurriak beteaz».

Horrela, beraz, astelehenean, urriaren 12an, umeentzako 'Gora kasete!' ikuskizuna egingo dute, arratsaldeko 18.00etan, ikastolan bertan. Asteazkenean, aldiz, ordu berean baina Arriola antzokian, 'El hoyo' filma ikusteko aukera izango da, Oscar sarietara aurkeztu berri dena. Behin proiekzioa amaituta Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariarekin eztabaidatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Larunbatean, urriaren 17an, musikaren txanda izango da. 20.30etatik aurrera, Txintxirri ikastolan bertan, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du. Sarrerak 5 euroren truke salduko dira. Eta azkenik, hilaren 18an, igandean, Ibilaldiaren agur festa egingo da udalerrian. Egun horretan bertsoek, musikak, magiak eta dantzek hartuko dute protagonismoa Elorrion.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ibilaldia ospatuko ez den arren, hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako Ikastolen Elkarteak

Ibilaldia ospatuko ez den arren, hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren asterako Ikastolen Elkarteak