'Hondar ahoak' telesaila estreinatuko du ETB1ek denboraldi berrian
Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy protagonista dituen intrigazko istorioak thrillerretan eta zinema beltzean ohikoak diren elementuak biltzen ditu
Zurekin
Lunes, 24 de agosto 2020, 20:11
Aste honetan amaituko da Ondarroan 'Hondar ahoak' fikziozko telesail berriaren filmaketa. Txintxua Filmsek ETBrentzat sortutako suspense minisailak, thriller eta zinema beltzeko elementuak nahastuko ditu.
Publicidad
Telesail berria datorren denboraldian estreinatuko da ETB1en, 4 atal izango ditu eta Koldo Almandoz gidoilari eta zuzendariaren lan originala da.
'Hondar ahoak' fikzioak, thrillerretan eta zinema beltzean ohikoak diren elementuak biltzen dituen intrigazko istorio bat dakar. Trama nagusia euskal kostaldeko herri batean garatzen da, arrantza portu garrantzitsu baten inguruan. Fikzioa itsasontzi baten patroiaren desagerpena ikertzea helburu duen polizia-inspektore baten etorrerarekin hasiko da. Kasu hauetan gertatzen den bezala, laster konturatuko da Nerea (Nagore Aranburu aktoreak antzezten duen pertsonaia) ezer ez dela hasiera batean dirudiena.
'Hondar ahoak' telesaila berriaren protagonista nagusiak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy izango dira. Lehenak polizia-inspektorearena egiten du, bigarrenak berriz, bere laguntzailearena. Antzezle-zerrenda nagusia Iñaki Beraetxek, Sara Cozarrek, Ainhoa Artetxek eta Iraia Eliasek osatzen dute. Gainera, Joxean Bengoetxea, Mikel Tello, Asier Hernandez eta Pako Revueltas aktoreek ere parte hartuko dute telesailean. Azpimarratzekoa da Omar Diop, Fanta Touty Diatta eta Ibou Sarr jatorri senegaldarreko aktore ez profesionalen esku-hartzea ere.
Errodaje-ekipoa Ondarroan hasi zen lanean uztailaren hasieran, ondoren, abuztuan, lau astez grabatzeko asmoarekin. Ostirale honetan amaituko dira bertako lan guztiak.
Koldo Almandozen ohiko kolaboratzaileak ditugu lantalde teknikoan, esaterako, Javier Agirre Argazkilaritza zuzendaritzan eta Alazne Ameztoy zuzeneko soinuan. Arte zuzendari Zaloa Ziluaga izan da; Marian Fernandezek ekoiztu du lan hau, eta bigarren unitatea Asier Altunaren esku egon da.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión