EITB Media

'Holobiontea' audio fikzioaren azken denboraldia, Guau plataforman

Sei atal izango dira, eta oraingoan ere Nagore Aranburuk hezurmamitutako Idurre Aldazabal inspektorea izango da protagonista. Eskozian dago girotua trilogia itxiko duen audio fikzioa.

Zurekin

Lunes, 20 de octubre 2025

Podcast formatuan ekoiztutako 'Holobiontea' soinu fikzioaren azken denboraldia EITBko Guau audio plataforman dago entzungai, eta astelehenero saretuko da kapitulu berri bat. Zientzia-fikzioa eta thriller psikologikoa uztartzen dituen saila, adin guztietako lagunei dago zuzenduta eta hiru denboralditan dago banatuta. Azken denboraldia hau ere sei atalek osatzen dute.

Publicidad

Saioaren argudioari dagokionez, Idurre Aldazabal ikerlariak (Nagore Aranburu), eta bere taldeko kideek -Imanolek (Asier Hormaza), Aroak (Aitziber Garmendia) eta Odeik (Markel Sanz)-, Zurriolako hondartzan agertu zen izakia eta haren oinordekoak akabatzea lortu zuten. Usteak erdia ustel, ordea: taldea garaipenaren urteurrena ospatzera doanean, festa zapuztu zaie. TASK Corporation deritzanak piztia berpiztu eta arma gisara erabiltzeko asmoa daukala jakin dute. Ondorioz, taldea Eskoziara joango da holobiontearen benetako jatorriaren bila, arriskuari behin betiko amaiera jartzeko. Idurrek Mathew Mendozarekin (Iban Garate) harremanetan jarraitzen du. Izan ere, Task Corporation-en ezkutuko interesek, mundua arriskuan jarriko dute.

Hiru denboraldietan Oier Aranzabal izan da lan-taldearen zuzendaria, halaber Xabier eta Martin Etxeberria anaiek egin dute gidoia eta musika banda Maite Larburuk espresuki sortua da ekoizpenerako. Alain Urrutiak egin ditu irudiak, eta aktoreak Anartz Zuazuak zuzendu ditu. Esan bezala, Nagore Aranburuk jokatzen du Idurre protagonistaren pertsonaia eta Iban Garatek, Asier Hormazak, Aitziber Garmendiak, Klara Badiolak eta Markel Sainzek jartzen diete ahotsa pertsonaia nagusiei. Denboraldi berrian Loinaz Jauregi batu zaio ekoizpenari eta BIEUSE bikoiztaile euskaldunen kooperatiba kideen partaidetza ere azpimarratzekoa da. Grabaketak, Lasarteko ULU Studion egin dituzte.

EITBko arduradunek nabarmendu dutenaren arabera, GUAU audio plataforman ez ezik, ohiko agregatzaileetan ere entzun ahal izango da 'Holobiontea'ren hirugarren denboraldia ondorengo sei asteetan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad