Hirugarren sektore soziala sustatzeko akordioa EiTB eta Eusko Jaurlaritzaren artean
Horren arabera, gizarte-inklusioaren alde eta pertsona ahulenen eta zaurgarrienen defentsan lan egiten duten erakundeen ekintza boluntarioa ezagutzera emateko zortzi kanpaina zabalduko dira urtean
zurekin
Sábado, 21 de diciembre 2019, 22:23
Euskal Irrati Telebistak eta Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bi urtean behingo hitzarmena sinatu dute Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko. Ekitaldia Sareen Sarea elkartearen egoitzan egin da gaur (abenduak 18) eta bertan, Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak eta Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak hartu dute parte, Pablo González Sareen Sareko eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko presidentearekin batera.
Publicidad
Akordio horren bidez, urtean zortzi kanpaina solidario zabalduko dira eta, haien bidez, Sareen Sarean gizarte-inklusioaren alde eta pertsona ahulenen eta zaurgarrienen defentsan taldekatutako erakundeen ekintza boluntarioaren errealitatea emango da ezagutzera.
Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ziurtatu du «kanpaina horien baterako helburua sozietate zibil antolatuari, dinamizatuari, indartsuari eta parte-hartzaileari ahotsa ematea eta hura sustatzea» dela.
Hitzarmen horretara 400.000 euroko inbertsioa bideratuko da, 2020ko eta 2021eko ekitaldietan.
Maite Iturbek nabarmendu du hitzarmena komunikazio-zerbitzu publiko gisa gizarte-erantzukizun korporatiboko jarduketa-programan sartzen dela.
Pablo Gonzálezek azpimarratu ditu hitzarmen horrek Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeei irekitzen dizkien aukerak, onuragarria izango baita nazioarteko egunak, ekitaldi solidarioak, jardunaldiak eta bestelako ospakizunak antolatzeko.
Publicidad
Ekimen hori 2017an onetsitako Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategian aurreikusitako ekintzen artean dago, bai eta estrategia hori garatzeko 2018-2020 aldirako legegintzaldi-planean aurreikusitakoen artean ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión