Hainbat ekintza antolatu dituzte Okondon, Gabonetarako
Abenduaren 17tik aurrera, tailerrez gain, Olentzerori eta Errege Magoei harrera ere egingo diete
paul picado
Martes, 6 de diciembre 2022
Hainbat ekintza antolatu dituzte Okondon, Gabonetan. Horrela, abenduaren 17tik urtarrilaren 5era bitartean, tailerrak antolatzeaz gain, Olentzerori eta Errege Magoei harrera ere egingo diete haurrek. Tailer zein ekintza guztiak elebidunak izango dira, hots, euskaraz eta gaztelaniaz.
Publicidad
Abenduaren 17an bertan, ikazkinarena egingo dute haurrek, eta ikatza nola egiten den ikasiko dute haurrek. Horrez gain, haientzat antolatutako tailerretan ere parte hartu ahal izango dute. Ekintza horiek arratsaldez izango dira, 17.00etatik 19.00etara, Kultur Etxean eta Frontoian. Tailerretan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik, abenduaren 15 baino lehen, herriko liburutegian.
Handik astebetera, abenduaren 24an, gauean etxeetatik igaro aurretik, frontoian egongo da Olentzero, 17.00etatik aurrera. Beraz, haren ondoan egoteko eta opariak eskatzeko aukera izango dute haurrek. Dena den, abenduaren 19, 20 eta 21ean udaletxean ere egongo da.
Abenduaren 31n dagoeneko, aurpegiak margotzeko tailerra antolatu du Okondo Begira Elkarteak. Frontoian izango da, 11.00etan, eta handik ordubetera, 12.00etan, kanpaia txikiak eta Partyman Show ikuskizuna ere izango dira, haurrek gaueko 24.00etan ezin badute, goizean gutxienez, beren kanpaiak ere izan ditzaten.
Azkenik, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen etorrera izango da, eta Olentzerorekin bezala, haien ondoan egoteko aukera izango da, 17.00etatik aurrera, frontoian. Aurretik ikusi nahi izanez gero, abenduaren 19, 20 eta 21ean udaletxera ere bertaratuko dira.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión