EFE

Guggenheim Bilbao museoak kalitate turistikoa bermatzen duen Q saria jaso du bezeroei eskainitako arretarengatik

Ziurtagiria Garbiñe Urrutikoetxea Guggenheim Bilbao Museoaren Giza Baliabide eta Kalitate zuzendariak jaso zuen pasa den astelehenean Madrilen

unai sarriugarte

Jueves, 2 de mayo 2019, 22:07

Guggenheim Bilbao museoak kalitate turistikoa bermatzen duen Q saria jaso zuen pasa den astelehenean bezeroei eskainitako arreta altuarengatik. Izan ere, ICTE Kalitate Turistikorako Espainiako Institutuak Kalitate Turistikoaren Q Ziurtagiria eskaini zion Guggenheim Bilbao museoari pasa den apirilaren 29an.

Publicidad

Sari hori jasotzen duen arte moderno eta garaikideko lehen museoa da Bilbokoa, eta, horretarako, UNE 302002:2018 Arauaren baldintzak bete behar izan ditu. Q ziurtagiri honen bidez, Bilboko Guggenheim museoak baieztatu egin du bisitaldi turistikoei emandako bezeroen arretaren kalitatean maila ezin hobeago bat aurkezten duela.

Bezeroei eskainitako arretaren kalitatearen maila zenbait parametrok neurtu eta berresten dute: sarbidea, kultura eta hizkuntza aniztasuna, bisitaria fidelizatzeko politikak, online eta offline kanalek esparru eta erakusketa eremu ezberdinetan ahalbidetutako komunikazioa eta instalazioen hornidura etab.

Ziurtagiria pasa den astelehenean eman zioten Biboko museoari Madrileko Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuaren egoitza nagusian ospatutako ekitaldi batean. Bertan, Fernando Fraile ICTEko zuzendari nagusiak eta Sergio Gonzalez AENOR-eko Produktu eta Marketin Sektorialeko Koordinatzaileak kalitate turistikoa bermatzen duen Q saria eman zioten Garbiñe Urrutikoetxea Guggenheim Bilbao Museoaren Giza Baliabide eta Kalitate zuzendariari.

ICTEeko zuzendari nagusia den Fernando Brailek nabarmendu egin zuen museoek artelanen babesa bermatzeaz gaindi, bisitariengan pentsatu behar dutela. Izan ere, museoetako dinamikaren funtsezko protagonistak dira.

Publicidad

Bestalde, Sergio Gonzalez AENOR-eko Produktu eta Marketin Sektorialeko koordinatzaileak Guggenheim Bilbao esparru honetan AENOR-ek ikuskatutako lehen museoa dela helarazi du. Era berean, Gonzalezek museoak konpromiso publiko handia bere gain hartu duela nabarmendu du, bisitariei kalitatezko zerbitzu bat bermatuz. Izan ere, museoak irisgarritasunean eta jasangarritasunean erakutsitako inplikazio eta lidergoak esparru honetan jarraitu beharreko bidea erakutsi du.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad