Gorka Urbizu, Izaro, Eneko Sagardoy... Gaztea eta EITBko langileek artista askoren babesa lortu dute
Instagrameko Desgastea kontuan atera duten ohar berri batean, euskal artista eta kulturgile ezagunen babesa agertu dute. «Langileok salatu nahi dugu kulturak, entretenimenduak, musikak eta gazteok pairatzen dugun prekarietatea», esan dute
Gaztea Sariak ostegun honetan egitekoak ziren Bilboko Euskalduna Jauregian, baina EITBko zuzendaritzak ekitaldia bertan behera uztea erabaki zuen, langileek greba deialdia egin ostean. Bada, euskal musikaren panoramako artistarik onenak omentzeko ekitaldia egin behar zen ordu berean, Gazteako eta EITB Musikako langileek komunikatu bat atera zuten Instagramen egoera salatzeko sortu duten Desgastea kontuan, non euskal artista eta kulturgile ezagunen babesa agertu zuten. Besteak beste, Gorka Urbizu, Benito Lertxundi, La Otxoa, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Uxue Alberdi eta Xabier Euzkitze daude bertan.
Publicidad
Oharrean nabarmendu zutenaren arabera, «langileok salatu nahi dugu kulturak, entretenimenduak, musikak eta gazteok pairatzen dugun prekarietatea. Horren adierazle da Gaztea eta EITB Musikako langileon eta gainerako EITBko langileen arteko soldata arrakala». Gauzak horrela ezinbestekotzat jo zuten «enpresako gainerako lankideekin parekatzea, bai soldatetatn, baita egiten dugun lanaren aitortzan ere».
Eskaria sendotu ahal izateko «eta etorkizunera begira irmotasunez jarraitu asmoz», honako sinadura hauek bidlu dituzte: Afrika Bibang, Aiert Alberdi, AimarZ, Ainhoa Etxebarria, Ainhoa Larrañaga, Airu, Aitziber Garmendia, Akaleia, Alai Ormazabal, Alarma Morea, Amaia Miranda, Ana Goitia, Anari, Andoni Ollokiegi , Aner Peritz, Anixe, Belako, Ben Yart, Bengo, Benito Lertxundi, Borla, Bulego, Burutik, Chill Mafia, Dupla, Eder Portoles, Edurne Azkarate, Eire, Eneko Sagardoy, Eneritz Furyak, Eñaut Elorrieta, Esanezin, ETS, Etxekalte, Etxepe, Euskoprincess, Ezpalak, Fermin Muguruza, Gaizka Izagirre, Gari, Gatibu, Ghau, Gorka Urbizu, Gotzon Barandiaran Arteaga, Gozategi, Haixeatxo, Heidi Metal, Herenegun, Hofe, Iban Garcia, Ibil Bedi, Idoia Asurmendi, Iholdi Beristain, Ilargi, Ines Osinaga, Intza Alkain, Ithaka, Iztiar Ituño, Izaro, J Martina, Janus Lester, Jon Basaguren, Jon Maia...
Eta Jon Plazaola, Josu Zabala, Juantxo Arakama, Jurgi Ekiza, Kai Nakai, Kaparrak, Keu Agirretxea, Kiliki, Kokein, La Otxoa, La Txama, Lide Hernando, Lukiek, Malko, Maren, Maria Redondo, Marina Landa, Marte Lasarte, Merina Gris, Mikel Urdangarin, Miren Arrieta, Mirua, Modus Operandi, Monsieur Le Crepe, Mugan, Nakar, Naxker, Neomak, NHIL, Nikotina, Niña Coyote eta Chico Tornado, Nøgen, Olaia Inziarte, Olatz Salvador, Olatz Zugasti, Onintza Enbeita, Pello Reparaz, Perlata, Raimundo el Canastero, Ramon Agirre, Sara Azurza, Sara Cozar, Sara Zozaya, Silitia, Skabidean, Skakeitan, STR, Su Ta Gar, Sua, Sukena, Süne, Tatta, Tatxers, Telmo Trenado, Toc, Txiltxoko, Txopet, Uxue Alberdi, Verde Prato, Willis Drummond, Xabier Euzkitze, Xabier Saldias, Xarma Leone, XSakara, Yogurinha Borova, Zea Mays, Zilibito records eta Zuriñe Hidalgo.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión