Borrar
Gorka Urbizu, Ana Goitia, Anari eta Antton Telleria.
Gorka Urbizu, Antton Telleria... Kalitate handiko 23 ikuskizun, Torrezabalen

Gorka Urbizu, Antton Telleria... Kalitate handiko 23 ikuskizun, Torrezabalen

Galdakaoko kultur etxearen hogeita hamar urteak ospatzeko programazioaren bigarren zatia ostiraletik ekainaren 13ra arte luzatuko da

Lunes, 13 de enero 2025

Galdakaoko Udalak ostiralean aurkeztu zuen Torrezabal Kultur Etxeak hogeita hamar urte bete dituela ospatzeko programazioaren bigarren zatia, urtarrilaren 17tik ekainaren 13ra arte luzatuko dena. Bertan azaldu zutenez, «hurrengo sei hilabeteetako programazioak punta puntako ikuskizunak izango ditu eta hauek denetariko genero eta estilokoak izango dira, beti kalitatea, ziurtatuz».

Aurkezpenean Iñigo Hernando, Galdakaoko alkatea; Edurne Espilla, Kultura zinegotzia; Katrin Schlegel, Udaleko kultur programatzailea; Enrike Solinis musikaria; eta Luis Orduña, Ines Vaquero eta Andres Conte, Da Capo Musika Bandako zuzendaria eta kideak izan ziren. Espillaren hitzetan, «Galdakao eta Torrezabalera etortzea apustu segurua bihurtu da, eta urteurrenaren lehen hiru hilabeteetan galdakoztarrek antzerkiaz, musikaz edo dantzaz pila bat gozatu du, gehienetan antzokia betez».

Bere aldetik, Iñigo Hernando alkateak «kultura Galdakaon bizi eta bakoitzak nahi duenarekin disfrutatzeko ardatz ezinbestekoa» dela esan zuen. «Hori lortzeko zutabe handiena Torrezabal da, eta gure ustez kariñoz betetako programazioa osatu da. Gainera, jendearen erantzuna oso ona izaten ari da, eta hori da bidea», zoriondu zen.

Ipuin musikatua

Hori nahikoa ez balitz, Enrique Solinis Euskal Barrok Ensemble taldeko zuzendariak taldeak sortu duen Euskelele ipuin musikatua aurkeztu zuen. Donostiako Kursalean eta Bilboko Arriaga Antzokitik pasa eta gero, «orain Galdakaora etortzea zoragarria» dela aitortu zuen. Eta bere lana ume eta familiei zuzenduta dagoela eta «arrakasta handia» edukitzen ari dela ziurtatu zuen.

Beste aldetik, Da Capo Musika Bandako kideek haientzat ere «oso urte berezia» dela nabarmendu zuten. Izan ere, taldearen jaiotzaren 10. urteurrena da aurten eta «kolaborazio interesgarri askoko sasoia» prestatu dute. Torrezabalen, zehazki, hiru kontzertu izango dituzte: bat otsailean, Abraham Cupeirorekin; beste bat martxoan, Celia Davila eta Daniel Lozanorekin; eta azkena maiatzean, haien 'Printze txikia: bidai magikoa'.

Bukatzeko, Katrin Schlegelek programan guztira 23 ikuskizun egongo direla zehaztu du. Haien artean hurrengo ostiralean izango den «hasiera oso potentea» nabarmendu zuen: 'Casting Lear'ekin. Horrez gain, helduentzako 'Miñan' artedrama, 'El bar nuestro de cada día' eta 'Renata' lanak azpimarratu zituzten, baita umeei zuzendutako 'Historia de Lana', 'Alizia lurralde miresgarrian', 'Scrooge eta mamuak' ere. Gainera, Ana Goitiaren 'Katana' eta Antxon Telleriaren 'Ninini' bakarrizketak nabarmendu zituezten, eta musikari dagokionez, Anari abeslari euskaldunaren eta Gorka Urbizuren kontzertua ere. Azken honek 'Hasiera bat' bere bakarreko lehen diskoa aurkeztuko du, «kalitatez betetako eta gozatzeko programazio oso bati amaiera borobila emateko».

Sarreren salmenta orokorra martxan da dagoeneko.

Ikuskizunen eskaintza

  • Urtarrilak 17 'Casting Lear' ikuskizuna, 20:00.

  • Urtarrilak 24 'Miñan' antzezlana, 20:00.

  • Urtarrilak 25 Euskal Barrok Ensembleren 'Euskelelea', 18:00

  • Urtarrilak 31 'El bar nuestro de cada día' ikuskizuna, 20:00.

  • Otsailak 8 'Scrooge eta mamuak' antzezlana 18:00.

  • Otsailak 14 'Itzulera' ikuskizuna , 20:00

  • Otsailak 16 Da Capo Musika Bandaren 'Pangea & Abraham Cupeiro' kontzertua, 13:00.

  • Martxoak 1 'Moko' ikuskizuna, 18:00.

  • Martxoak 2 'Sotobosque' antzezlana, 12:00 eta 17:00

  • Martxoak 7 Ana Goitiaren 'Katana' bakarrizketa, 20:00.

  • Martxoak 14 'Guapa' antzezlana, 20:00.

  • Martxoak 22 'Historia de la lana' ikuskizuna, 18:00.

  • Martxoak 29 Anariren kontzertua, 20:00.

  • Martxoak 30 'En Danza', Da Capo Musika Banda, Celia Dávila eta Daniel Lozanoren kontzertua, 13:00.

  • Apirilak 6 'Lana' obra, 19.00etan.

  • Apirilak 11 Antton Telleriaren 'Ninini' bakarrizketa, 20:00etan

  • Apirilak 12 'Alizia lurralde miresgarrian' antzezlana, 18.00etan.

  • Maiatzak 11 'OTS' dantza ikuskizuna, 19:00etan.

  • Maiatzak 16 'Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán' obra, 20:00.

  • Maiatzak 18 Da Caporen 'Printze txikia: bidaia magikoa' kontzertua, 13:00etan.

  • Maiatzak 23 'Renata', 20:00etan.

  • Maiatzak 31 Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren 'Ostirala iritsi da!' ikuskizuna, 17:00etan eta 19:00etan.

  • Ekainak 13 Gorka Urbizuren kontzertua, 20:00.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gorka Urbizu, Antton Telleria... Kalitate handiko 23 ikuskizun, Torrezabalen