Gorbeialdeko Bertso Abentura egitasmoa ekainaren 22tik 24ra ospatuko da
Bertan, 10 urtetik 13ra bitarteko gaztetxoek esku hartu ahal izango dute
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 28 de mayo 2021
Gorbeialdeko Bertso Abentura egitasmoa ekainaren 22tik 24ra ospatuko da. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gorbeialdeko Kuadrillek elkarlanean antolatutako abenturan izena emateko epea jada zabalik dago. Hortaz, nahi duten gaztetxo arabarrek ekainaren 11 bitarte izango dute bertan apuntatzeko epea irekita.
Publicidad
Bertan 10 urtetik 13ra bitarteko gaztetxoek esku hartu ahal izango dute. Ekimena Manurgako aterpetxean gauzatuko da, Gorbeiako tontorraren aldamenetan, parte-hartzaileek hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dutelarik, hala nola, eskualdea ezagutzeko ibilaldiak, bertsolarien bisitak edota jolas ezberdinak.
Gorbeialde inguruko gazteentzat espresuki antolatutako abentura da, hau da, Legutio, Aramaio, Zigoitia, Zuia, Arrazua-Ubarrundia eta Aramaioko udalerrietako gaztetxoentzat, hain zuzen ere. Behar izan ezkero, antolatzaileak Manurgara joateko autobusa ipintzeko aukera adostu dute, eta baita hau amaituta euren herrietara bueltatzeko autobus zerbitzua eskaini ere.
Abenturak orotara 45 euroko prezioa aurkezten du. Izena emanez gero, matrikula ekainaren 11tik 18ra bitartean gauzatu beharko dute parte-hartzaileek. Izena honako esteka honetan eman beharko dute parte-hartzaileek: Gorbeialdeko Bertso Abentura 2021.
Zalantzarik izatekotan, bi antolatzaileek euren telefonoak publikoaren eskuragarri jarri dituzte. Hortaz, nahi duen orok Arabako Bertsozale Elkartearen (945 010 505) edota Gorbeialdeko Kuadrillako Euskara Zerbitzuaren (945 430 167) telefono zenbakietara jo dezake.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión