Borrar
Lehiaketan parte hartu duten guztien familia argazkia. KINE

Getxoko Xixili taldeak irabazi du Amorebietako laburmetraien lehiaketa

ZINEMA ·

KINE Rallyk bosgarren edizioa ospatu zuen asteburuan, guztira hamar taldek hartu zuten parte bertan

NAHIKARI CAYADO

Asteartea, 17 abendua 2019, 22:29

Comenta

Xixili taldeak irabazi du KINE Rally film laburren lehiaketaren bosgarren edizioa. Getxoko Jone Ibarretxe, Paula Brezo eta Mikel Abasolo izan dira 500 €-ko lehen sariaren irabazleak, 'Lo que no se ve' film laburrarekin. Larrabetzuko Maritalavista taldea izan da bigarren sariaren irabazlea. Aritz Albaizar, Maiorga Torvisco eta Igor Aurrekoetxeak 'Etxera bueltan' lanarekin lortu dituzte sariaren 250 euroak.

Getxoztarrek egindako laburmetraiak bi emakume bereziren arteko amodiozko istorioa kontatzen du. Bietako batek bidaia bati ekingo dio, bere bizitza hobetzeko asmoz, nahiz eta erabakiak beste pertsona berezi horrengandik bereiziko duen. Filmaren umore-sena, gidoiaren kalitatea eta teknika baloratu ditu epaimahaiak hauek irabazle izendatzerako orduan. Bestetik, bigarren postua eskuratu zuen ikus-entzunezkoak bisitari berezi batzuen bidaia kontatzen du, Amorebieta-Etxanon lur hartu nahi dutenak. Zertara ote datoz?

Pasaden igandean izan zen parte-hartzaile guztien filmak ikusteko aukera, bertako Zornotza Aretoan ospatu zen galan. Bertan batu ziren lehiakide guztiak, eta baita hauen senitarteko, lagunak edota beste hainbeste zornotzar ere. Denak prest hizkuntza, genero eta estilo anitzeko hamar film laburrez gozatzeko.

Antolatzaileek diotenez, bertan ez zen barrerik falta izan, ezta negarrik ere. Bertan izan ziren, gainera, Los Renegados izeneko parte-hartzaile beteranoak, lehiaketa hau sortu zenetik urtero bertaratzen direnak. Igandean ekitaldi honetara joateko aukerarik izan ez baldin baduzu, ez kezkatu. Kine Zineklubaren sare sozialetan baitaude eskegita lehiaketara aurkeztutako laburmetrai guztiak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Getxoko Xixili taldeak irabazi du Amorebietako laburmetraien lehiaketa

Getxoko Xixili taldeak irabazi du Amorebietako laburmetraien lehiaketa