Borrar
German Ormazabal tolosar musikari eta enpresa kudeatzailea da. MITXEL ATRIO

German Ormazabal Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendari berri izendatu dute

EGOk musikari gazteen prestakuntza babestea eta hedatzea du xede, musikaren balioak sustatuz eta ikastaroak zein kongresuak antolatuz

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 26 azaroa 2019, 22:14

Comenta

German Ormazabal Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendari izendatu berri dute. Musika eta enpresa kudeatzaile euskaldunak urtarrilean ekingo dio ibilbide profesional berri honi. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak atzo, irailak 26, eman zuen ezagutzera hemendik aurrera EGOren gidaritzapean egongo den zuzendari berria.

Ormazabal Fundazioaren Patronatuaren menpe egongo da, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko eta Ekonomia eta Ogasun Saileko ordezkariek osatzen dutena.

Jaurlaritzak pasa den udan hasi zuen Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) zuzendari nagusi berria izendatzeko hautaketa prozesua. Egun bitarte talde kudeatzaile baten bidez zuzenduta egon da EGO, eta erabaki honen bitartez bultzada berri bat eman nahi zaio egitasmoari. Euskal Herriko Gazte Orkestrak musikari gazteen prestakuntza babestea eta hedatzea du xede, musikaren balioak sustatuz eta ikastaroak zein kongresuak antolatuz.

German Ormazabal tolosar musikari eta enpresa kudeatzailea da. Bere jaioterrian musika ikasketak burutu zituen eta ondoren, Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan piano eta akordeoi ikasketak egin zituen. Era berean, Zuzenbidean lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta enpresa-kudeaketan ibilbide oparoa jorratutakoa da. Gainera, hamar urtez (1996-2005) Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia izan zen.

Azken 14 urteotan enpresa-kudeaketaren esparruan murgilduta ibili izan da. Lehendabizi Ikusiko zuzendari nagusi izan zen eta, gero, Velatia familia-taldeko Giza Kapitalaren eta Presidentetza Kabinetearen zuzendari nagusi.

Ormazabal pianista gisa ibili izan da, bakarkako hainbat errezitaldi eskainiz. Gainera, hainbat musika artista esanguratsurekin egon izan da oholtza gainean: Ainhoa Arteta, Ainhoa Garmendia, Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal, Xabier Zabala, Andoni Egaña bertsolari eta idazlearekin, eta Xabier Lizasorekin, besteak beste.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo German Ormazabal Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendari berri izendatu dute

German Ormazabal Euskal Herriko Gazte Orkestraren zuzendari berri izendatu dute