Borrar
George Clooney

Ver fotos

George Clooney

George Clooneyk 60 urte bete ditu: Ezagutu bere inguruko bitxikeriak

Gaur egun bikien aita da eta Amal Alamuddin abokatuarekin ezkonduta dago, baina nolakoak izan ziren bere hastapenak?

NAHIKARI CAYADO

Osteguna, 6 maiatza 2021, 15:59

Comenta

George Clooneyk 60 urte bete ditu ostegun honetan Hollywoodeko aktore eta galai gisa izan duen tirakadaren arrastorik galdu gabe. Eta den superizarra bezala ospatzen ditu, baina Amal Alamuddin abokatu libanoarrarekin izandako ezkontzaren ondorioz izandako bi bikien aita bezala duen alderdiaz gozatuz. Izan ere, euren bizitzak batu zituztenetik, aktoreak kausa sozialekiko, giza eskubideekiko eta ongintzazko fundazioarekiko konpromisoa areagotu du. Aktorearen inguruan dena dakizula uste al duzu?

George Timothy Clooney, hori baita bere izena, Kentuckyko Lexington hirian jaio zen 1961ean. Ikuskizunaren eta politikaren munduko familia batetik dator. Bere ama, Nina Bruce, modeloa zen, eta bere aita, Nick Clooney, kazetari eta telebista aurkezle bat da, 2004an alderdi demokratagatik lehiatu zena Senatuan toki bat irabazteko, baina ez zuen bere helburua lortu.

Aktoreak Bellen paralisia jasan zuen 8 urte zituenean. Bere bizitzako etapa txarrenetako bat izan zen, eskolan jasan zuen bullyingagatik. Izan ere, ezin zuen ezkerreko begia ireki eta ezer jan lurrera bota gabe. Bere lagunek Frankenstein deitzen zuten.

Hollywoodera salto egin baino lehen, kazetaritza ikasi zuen, baina ez zen inoiz graduatu. Aktore lanetan lehen paper garrantzitsua 1984an iritsi zitzaion NBCko 'Urgencias' izeneko telesail medikoan. Doug Ross doktorearen paperarekin Hollywoodeko gizonik sexyenetako batean bihurtu zen. Lortutako ospeari esker, pantaila handian lanak izaten hasi zen. Michelle Pfeifferrekin batera 'Un día inolvidable' komedia erromantikoa eta Nicole Kidmanekin 'El pacificador' izan ziren urte horietan protagonizatu zituen ekoizpenetako batzuk.

Bere lehenengo Oscar saria 'Syriana' (2005) filmean egindako lanagatik jaso zuen. Paper hori interpretatzea sakrifizio bat izan zen berarentzat, hainbat hedabidetan kontatu izan duenez. Haatik, filmerako 15 kilo gizendu behar izan zituen eta filmaketan istripu larri bat izan zuen, bizkarra mindu ziona. Gerora, film onenaren saria jaso zuen 'Argo' (2012) pelikularengatik, produktore lanetan aritu zena.

Eta nola ez, Geroge Clooneyz ari bagara, bere Vietnamgo txerriari aipamena egin behar diogu. Max zeukan izena eta bizitza salbatu zion. Nola? 1994ko urtarrilaren 17an lurrikara bat izan zen goizaldean San Fernando haranaren iparraldean eta aktorea ez zen konturatu. Baina bere txerria bai: gelan sartu eta ohetik atera zuen marmarka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo George Clooneyk 60 urte bete ditu: Ezagutu bere inguruko bitxikeriak