'Gazte arruntaren koplak', Chill Mafiak argitaratu berri du Xabier Leteren kantaren bertsio gaurkotua
Bertsio berri honetarako, 1976an argitaratutako Kantatzera noazu diskoko 'Gizon arruntaren koplak' lanean oinarritu da taldea
Zurekin
Martes, 2 de febrero 2021, 11:43
Aspaldiko telesailen bertsio gaurkotuak ikustera ohartu gara azken boladan: 'Equipo A', 'MacGyver', 'Corrupción en Miami' eta 'Ángeles de Charlie' filmen 2.0 bertsioak gaztelaniaz ikusteko aukera eskaini zaigu, alegia. Kontua da berdin gertatu dela betiko abesti batzuekin, eta, oraingoan, Xabier Letek 1976. urtean plazaraturiko Kantatzera noazu diskoko 'Gizon arruntaren koplak' kantaren bertsio gaurkotua heldu zaigu, 'Gazte arruntaren koplak' izenburupean.
Publicidad
Chill Mafia taldeak kaleratu zuen igandean bertsio berriaren bideoklipa, eta horrela diote pixkanaka-pixkanaka Youtuben hazten dagoen kantaren bertsoek:
Kantatzera noazu bertso bat edo bi
herenegun jarri gazte arruntari
Julen, Xabier, Iñaki, Ander edo Matxin
gauza ederra denik ez ukatu niri
Goizean jaikitzean lehenbiziko gauza
Instagram ireki eta nolako zalantzak
neska gazte politen argazkiak, latzak,
Erreakzio pare bota eta sartzen naiz saltsan
Ohetikan altxatu eta armairua ireki
prozedura hura ulertu ezinik nabil
Lurrean hautsa hartzen arropa ugari
usai txarra isurtzean ez naiz jartzen larri
kolonia pixka bat eta kalera oso manin
Meme bat egiteko ez nabil oso mantso
sei kolektibok jo nahi ninduten atzo
Ronaldinho bezala ez begira eta ixo
Nahikoa daukat burutik izateaz gaixo
Kalera irtetean hau da komeria
munipa pare batek geldi nautenean
porruak, armak edo beste zerbait bila
Publicidad
nire 'Biosolan'-a aurkitu ezinean
bitamina falta nabaritu agian
Ez nindoan oso gaizki etxe eta ikastolan
gauza txarrak eginik lapurtzen altxorrak
futbolera jolasten ez banintzen ona
atezain jarriko naiz ez sartzeko gola
merendoletan drogak, Fanta, Coca-cola
Lana ederra egin dut unira joateko
drogak-eta saltzeko eta ere ikasteko
ikasi eta gero berriz ikasteko
aitaren etxera buelta lanik ez balego
azkenean familiarekin badaukat apego.
Publicidad
Ez da azken boladan taldeak atera duen kanta bakarra, eta, bideoekin datorren mezu bat kontuan hartzen badugu, ondoriozta daiteke otsailaren 14an Ezorregatik X berpizkundea izeneko lana plazaratuko dutela. Momentuz, dena den, Leteren bertsio gaurkotuarekin gozatzeko aukerarekin konformatu beharko gara.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión