Urgente Un fuerte terremoto sacude el norte de Japón y provoca una alerta de tsunami
Marta Xargay

Garbajosak dimisioa aurkeztu behar du Xargayri egin dizkioten gehiegikeriengatik?

Harmailatik ·

Saskibaloi Federazioko presidenteak esan du ez zekiela Mondelo hautatzaile ohiak bere jokalari batzuei emandako tratu txarra

Lunes, 9 de agosto 2021, 19:59

Hauek dira egitateak, epaile jaun-andreok.

Publicidad

Marta Xargay Espainiako saskibaloi jokalari onenetarikoak adierazi duenez, ez zen selekzioarekin joan Tokioko jokoetara, La Famalian (eta lehenago Kurskeko Dynamon) bere entrenatzaileak tratu txar psikologikoak eman zizkiolako eta elikadura arazoak sortu zizkiolako.

Xargay gabe, Anna Cruz gabe (hilabete batzuk lehenago uko egin zion entrenatzaile beraren aurka salaketa gogorrak eginez) eta Laura Nicholls gabe («jasan behar izan ditugun egoera sinesgaitzengatik» ere uko egin zion), Espainiako selekzioak aurtengo udan zituen bi txapelketetan (Eurobasket eta Olinpiar Jokoak) dominak irabazteko borroka hasi baino askoz lehenago bertan behera utzi dute. Datorren udako Munduko Txapelketarako sailkatzea ere ez dute lortu.

Tokion kanporatuta geratu eta hurrengo egunean, ezustean eta telefonoz, Federazioak Lucas Mondelo kargutik kendu zuen. Nahiz eta udazkenean beste hiru urtez berritu zuen azken urteetan 17 domina irabazi dituen hautatzailea.

Xargayk El PAÍS egunkarian egindako elkarrizketa batean salatutako egoerari buruz La Familiaren ingurunetik kanpo ezer ez zen ezagutzen. Orain taldearen ezizenak zentzu zinematografikoagoa hartzen omen duela diote sare sozialetan. Izan ere, Federazioak azaldu duenez, Mondeloren kaleratzea ezarritako kirol helburuak lortu ez dituelako izan da eta guzti hau sorpresa bat gertatu zaie.

Publicidad

Elkarrizketa hori argitaratzean, egunkariak azaldu egin du nola Mondeloren jokalariak Tokiora joan baino bi egun lehenago egin zutela eta Garbajosak Xargayri eskatu ziola argitalpena atzeratzeko, taldea ez desegonkortzeko.

Anna Cruz, Laura Nicholls eta Jorge Garbajosa.

Atzo jasotako kritiken aurrean, Federazioak eta Jorge Garbajosa presidenteak ohar bat argitaratu zuten. Bertan Marta Xargayk salatutako gertakariak, giro txarra, Mondeloren ustezko abusuak (Xargayren kasuan 2018koak ziren, Errusian entrenatzen ari zenean) ezagutzen ez zituela esanez, eta jokalariari laguntza osoa emanten, kontatzen duen guztian sinesten zutelako.

Publicidad

Gertaerak ezagututa, are zalantza gehiago sortzen dira. Zergatik ez du Mondelok ezer erantzun? Zein buru gaixotan sar daiteke kontzentrazioetan ia 1,90 metrotako jokalari bat, eta 62 kilogramo pisatzen duena postrerik gabe uztea «loditzat» duelako?

Kirolaz harago, Fiskaltzak ez al luke hautatzaile ohiaren aurka egin behar, baldin eta zantzurik badago ustezko tratu txar hori gertatu zela, eta ondorio larriak izan zituela bere ardurapeko langilearen osasun fisiko eta mentalean?

Publicidad

Jorge Garbajosak dimisioa aurkeztu behar du, ustez gertatutakoa estaltzeagatik edo onartzeagatik? Orain arte emandako azalpenak ahulak eta kontraesankorrak dira. Xargayk, orain, eta Cruzek eta Nichollsek lehen, argi utzi dute kirol profesionaletik aldentzen ari zirela, euren bizitzan eta familietan suntsitzaile izaten ari zelako. Federazioak ez al du ulertu behar bere aktiborik onenetako hiruk ezin badute jarraitu maite duten lanbidean, ikertu beharreko arazo bat dagoela?

Bakoitzak bere ondorioak atera ditzake. Asko dago ezagutzeko, argitu beharreko xehetasunak eta denbora asko behar duen Mondeloren bertsioa. Pertsonalki, gero eta nabarmenagoa iruditzen zait kirola, hobbirik onena, lanbide toxikoa dela.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad