Gaizka Aranguren eta Iñaki Perurena, asteazkeneko 'Gure Kasa'n
GURE TELEBISTA ·
'Itxi liburuak' ETB1eko saio berriaren aurkezlea da Gaizka, eta Iñaki Perurena izango du gonbidatu aste honetako ataleanZUREKIN
Martes, 21 de enero 2020, 22:19
Asteazkeneko 'Gure kasa' saioak ETB1eko 'Itxi liburuak' saio berriko partaideak gonbidatuko ditu: Gaizka Aranguren aurkezlea eta Iñaki Perurena, aste honetako atalaren protagonista.
Publicidad
Saioak Euskal Herriaren historia errepasatuko du, baina liburuak albo batera utzi, eta gure herriko pertsona ezagunak irakasle hartuta. Saioaren nondik norakoak jorratuko dituzte 'Gure kasa'n, eta gonbidatuen ibilbide profesionalaz hitz egiteko tartea ere hartuko dute.
Kolaboratzaileei dagokienez, Joseba Beloki beste aspaldiko ezagun baten bila joan da: Xabi Fernandez. Ibarrakoa da bera, baina itsasoan egin du historia. Atenasko eta Pekingo Olinpiar Jokoetan urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen, eta, munduari bira sei aldiz eman dion arren, zazpigarrenez egitea pentsatzen ari da.
Marta Elvira, bestalde, Leitzan eta Iruñean izan da, gonbidatuen inguruan potilleatzen. Azkenik, gonbidatuen abesti kuttunenak entzuteko aukera ere izango dugu Doinu kaxa atalean.
'Gure Kasa' asteazkenean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 21:00etan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión