https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gabonetan oparitzeko liburuak (I): 'Narratiba'

Aukeratutako liburu batzuk./
Aukeratutako liburu batzuk.

Javier Rojo
JAVIER ROJO

Drogaren amarauna: Zaldi mamarroa

Azken aste hauetan argitaratu diren zenbait liburu alde batera utzita, aurten zabaldu diren narratiba idazlanen artean interes handiena piztu didana Ekaitz Goienetxearen eskutik datorren 'Zaldi mamarroa' izenburuko eleberria da. Nobela honetan azaltzen den argumentuan drogak galdutako belaunaldiaren kronika plazaratzen da. Izan ere, 70ko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadaren lehenengo urteetan heroinara engantxatuta geratutakoen ibilbidea eraiki-tzen da narrazioan. Kostaldeko 'Herri' batean (horrela, hizki larriz eta zehaztu gabe) bizi diren gazteak nora ezean dabiltza eta drogan, heroinan, aurkitzen dute ihesbidea. Elkar-erlazionatzen diren pertsonaien bidez sortutako mosaikoa aurkeztuta, Herri horretan belaunaldi oso bat nola galdu zen azaltzen zaigu. Eta gaiak alderdi asko dituenez, ikuspuntuak ere anitzak dira. Hor agertzen dira belaunaldi horretatik bizirik gelditzen diren apurrak, urteak pasatu ondoren bizitza normala eraman nahirik, drogen ondorioak (hiesa) betiko badira ere. Hor agertzen dira bidean hildakoak eta hauen oroitzapena. Eta batez ere hor geldi-tzen da gurasoen sufrimendua, seme-alabak inora gabeko bidaia horretatik askatu nahirik ahaleginean.

Egilea: Ekaitz Goienetxea Elkar. Donostia, 2018. 308 orr. 22,50 euro (epub: 13,29 euro)

Tximeletak...

Ugaitz Agirreren lehenengo nobela hau liburu anbiziotsua da, konplexua, maila desberdinetan zabaltzen den argumentua duena. Istorioa Sara izeneko pertsonaiaren inguruan ari da. Pertsonalitate oso konplexua du honek, halako eran konplexua, non zatika eraikitako izakia baitirudi. Bestalde, pertsonaia honengan orainaldia eta lehenaldia estu loturik daude. Berarentzat lehenaldian gertatutakoak oroitzapenak baino gehiago izanik, haien mendean bizi da.

Egilea: Ugaitz AgirreSusa. Zarautz, 2018320 orr. 20,00 euro

Neska bat leku...

Xabier Amurizaren nobela honen argumentua idazleak berak bizi izandako egoera batean oinarritzen da: Zamorako espetxean giltzapetuta daude apaiz batzuk politika kontuengatik, 1970. urte aldean; apaizek handik ihes egitea erabaki dute eta horretarako espetxeko hormaren azpitik tunel bat zulatzeari ekin diote. Egoera errealista hau fantasiara lerratzen da espetxean bafle baten barruan ezkutatuta emakume bat sar-tzen denean, zulaketan laguntzeko asmoz.

Egilea: Xabier Amuriza. Elkar Donostia, 2018. 304 orri

Gaur galtzea...

Narrazio liburu honetako ipuinek ezaugarri oso nabarmenak dituzte. Lehenengo ezaugarria gaia bera da. Narrazio hauek erlijio sinesmenen inguruan eraikita daude. Baina sinesmen eta sineskeriaren arteko muga oso lausoa izanik, erlijioaren bidez pertsona batzuek beste batzuk nola manipulatzen dituzten azal-tzen zaigu. Argumentuak inguru exotikoetan kokatuta daude, eta ikuspuntu ironikoa eta idazketa modernista dira idazlearen lanabesak istorioak garatzeko.

Egilea: Gotzon Hermosilla Elkar. Donostia, 2018. 120 orr. 12,00 euro (epub: 7,12 euro)

Zu entzuteko...

Idazlan honetan hiru narrazio agertzen dira eta hirurek emakume bat aurkezten dute pertsonaia nagusiaren paperean. Hiru protagonistak bakardadearen mugan mugitzen dira, nahiz-eta askotan beste pertsona batzuk eduki inguruan. Izan ere, emakume hauen eta inguruaren artean horma antzeko bat eraikita dagoela ematen du. Pertsonaiei ezinezkoa zaie horma hori gainditzea, narrazioetan agertzen diren anekdota zehatzak emakume horien barne egoeraren kontrairudiak direlarik.

Egilea: Xabier Mendiguren Elkar. Donostia, 2018. 108 orr. 13,00 euro (epub: 7,59 euro)

Hariak

Nobela honen argumentua Euskal Herrian Gerra Zibilaren garaitik hona (kasu honetan 80ko hamarkada arte) bizi izandako egoera politikoan oinarritzen da. Honek markoa eskaintzen du nobela honetan aurkitzen dugun bigarren puntu garrantzitsua azaltzeko, zeren egoera hori emakumezko batzuen ikuspuntutik ikusita agertzen baita. Izan ere, nobelan familia bereko hiru emakumeren bizipenetatik egoeraren bilakaera azaltzen da, belaunaldien arteko aldeak nabarmenduz.

Egilea: Yoseba PeñaSusa. Zarautz, 2018352 orr. 22,00 euro

Azala erre

Sarriugarteren bigarren nobelan Miren izeneko pertsonaia aurkezten zaigu. Ikus-entzunezkoetan trebatutako artista dugu eta alor horretan egindako lan batzuengatik en-tzutetsu izaten hasi da. Hori dela-eta, hautatu dute arte sariketa batean epaimahaian parte har dezan. Protagonista sare sozialetan engantxatuta dago eta goizeko lehen orduetatik horietan berari buruz zer esan duten zain dago, bere bizitzaren erdigunea balitz bezala.

Egilea: Danele Sarriugarte Elkar. Donostia, 2018. 124 orr. 14,75 euro (epub: 8,53 euro)

Pelegrinak

Narrazio liburu honetako ipuinek ezaugarri oso nabarmenak dituzte. Lehenengo ezaugarria gaia bera da. Narrazio hauek erlijio sinesmenen inguruan eraikita daude. Baina sinesmen eta sineskeriaren arteko muga oso lausoa izanik, erlijioaren bidez pertsona batzuek beste batzuk nola manipulatzen dituzten azal-tzen zaigu. Argumentuak inguru exotikoetan kokatuta daude, eta ikuspuntu ironikoa eta idazketa modernista dira idazlearen lanabesak istorioak garatzeko.

Egilea: J.E. Urrutia Capeau Pamiela. Iruñea, 2018128 orr. 13,00 euro

Ahotsak eta...

Gehiegi zehazten ez den gerra batean bi anaiak eta haien aitak muga zeharkatu dute egoitza batean aterpea hartzeko, ustez-eta salbu egongo direla bertan. Atzean utzi dituzte ama eta arreba, laster haiekin elkartuko direlakoan. Dena dela, egoitzan ere arriskua dagoela ikusita, handik alde egin beharko dute. Krudelkeriak-eta baztertu gabe kontatzen da istorioa, maila desberdinetan zabaltzen den narrazioaren bidez, irakurleak osatu beharko duen puzzlea sortuz.

Egilea: Maixa Zugasti. EreinDonostia, 2018240 orr. 18,00 euro

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos