Kine Rally Film-eko antolatzaileak udaleko ordezkariekin batera, jaialdiaren aurkezpenean. NAHIKARI CAYADO

Film laburren lehiaketa jorratzen ari da egunotan Amorebietako herrian

ZINEMA ·

Bosgarren urtez Kine Rally jaialdia antolatu da, igandean gala dotore batekin agurtuko dena

nahikari cayado

Viernes, 13 de diciembre 2019, 22:28

Ikus-entzunezkoen maitaleak direnak galdu ezinezko hitzordua daukate asteburu honetan Amorebieta-Etxanoko herrian. Ostegunetik eta datorren igandera bitartean, Kine Rally film laburren lehiaketa ospatzen ari dira, aurtengoa bostgarren urtea izanik.

Publicidad

Helburua, 24 ordutan film labur bat grabatzea da. baina ez hori bakarrik, igandean herritar guztiei zabalik izango den gala batekin agurtuko da jaialdia. Bertan, egun hauetan parte hartzen ari direnen laburmetrai guztiak ikusiko dira. Ekitaldi hau Zornotza Aretoan izango da eguerdiko hamabietan. Bertan sari banaketa ospatuko da ere, guztira, 750 euro banatuko direlarik.

Lehiaketak, bestalde, horrela funtzionatzen du: parte hartzaileek ez dute atzo arte (abenduak 13) jorratu beharko duten gaia ezagutuko. Gainera, aurten, antolatzaileek objektu bat erakutsiko die parte hartzen dutenei, ikus-entzunezkoan derrigorrez ageri beharko dena. «Bai edo bai ikusi behar izango da objektua, baina bakoitzak nahi duen ikuspuntua eman ahalko dio», adierazi zuten antolatzaileek jaialdiaren aurkezpenean.

Lehian ariko diren guztiek biharko egun osoa (larunbata) izango dute beraien lana eratzeko aukera. 24 orduko epea izango dute gaia pentsatu, gidoia sortu, laburmetraia filmatu eta beraien lanak editatzeko. Iluntzeko 20.00ak eta 21.00ak bitartean aurkeztu beharko dituzte sortutako film laburrak. Igandean, aipatu bezala, sari banaketa izango da gala dotore batean.

Azken lau urte hauetan 40 talde inguru aurkeztu dira Kine Rally film laburren lehiaketara, herri desberdinetatik etorritako 15 eta 50 urte arteko jendea bilduz. Gehien lantzen diren gaiak, batzuk aipatzekotan, natura eta mendia izan dira. Halere, lehiaketan edozein motatako generoak onartzen dira. Drama, komedia, beldurrezkoa, … horrek ez du axola. Edozein hizkuntzatan egindako lanak onartzen dira ere, baina halere, euskaraz egindako lanak aurkeztea kontuan hartuko da. Bestetik berdintasuna, LGTBIQ+ kolektiboa, kultur aniztasuna eta elkartasunarekin lotutako gaiak lantzea kontuan hartuko da ere.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad