Borrar
«Ez dakit zer den poesia, eta, neurri berean, ezin bizi poesiarik gabe, argirik gabe ezin bizi naitekeen bezala». Fotolia

Ezer ez dakigula

Poesia idaztea agerikoari uko egitea da, lehenik, adierazpen komunari, hitzen ordena logikoari

Martes, 9 de mayo 2023

Comenta

Montaignek bere dorreko horma batean idatzi zuen: 'Que sais je?'. Gogoan zuen Sokratesen hau: «Bakarrik dakit ezer ez dakidala». Aukeran nahiago Montaigneren esaldia. Zer dakit nik bada? Auskalo.

Matsuo Bashok, gizadiak eman duen poeta eta pentsalari handienetako batek, esaten zuen bizitza osoan aritu zela Zen filosofia azaltzen, baina ezin izan zuela ulertu. Seguru asko esan nahi zuen -nire interpretazioa da- ez zekiela azaltzen Zen zertan zen, poesiaren bidez izan ezik. Bashok Zen filosofia bizimodu egina zuen. Antzeko mezua dakar san Agustini egotzitako pasadizoak. Baliteke egia ere izatea. Behin galdetu zioten ea ba al zekien zer zen denbora, eta erantzun zuen galdetzen bazitzaion ez zekiela azaltzen. Hala ere, denborari buruzko teorizaziorik ederrenetakoa san Agustinena dugu.

Gauza bera gertatzen zait poesiarekin, ez baitakit zer den poesia, eta, neurri berean, ezin bizi poesiarik gabe, argirik gabe ezin bizi naitekeen bezala. Askotan, poesiaz hitz egitean, poemaren kanpokoaz hitz egiten da, hitzez, formaz, neurriez. Baina poesia, musika bezala, isiltasunez beteta dago. Esaten ez dena esaten dena bezain garrantzitsua da. Batzuetan, izendatu gabeko gauzak esaten dira; kanpoan dauden pertsonak deitzen ditugu, absentziak ekartzen guregana. Gabezia poesiari datxekio, hutsa fisikari bezala.

Adierazpenaren aldeko borroka bizitzaren aldeko borroka da; poesiaren arrazoia ere bai zentzu handian. René Char poetak oso hitz ederrak idatzi zituen poesiari buruz, poesiari buruz zirela jakiteke: «Infinituak eraso egiten badu ere, hodei batek salbatuko gaitu». Hodei bat, ibai bat, haurtzaroko paisaia, itsasoaren ikuspegia ditugu salbatzaile. Itsas aingura gisa ageri zaizkigu, zatikatzen eta desegiten ari den munduan.

Poesia errealitatearen adierazpen gorena da, eta ikus daitekeena, aurrean ageri zaiguna, errealitatearen adibide da. Filosofia, ez dezagun ahaztu, diskurtsoaren bidez saiatzen da egungo galderei erantzuten. Poesia ez da hain handinahia, galderak erantzunak baino maiteagoak ditu, ez da filosofiarekin diskurtsoan lehiatzen. Poesian erantzunak ezinezkoak dira. Testu filosofiko gisa idatzi daitekeena, hobe testu filosofiko gisa idaztea. 'Rerum Natura' salbuespena da. Nietzsche salbuespena da.

Poesia idaztea agerikoari uko egitea da, lehenik, adierazpen komunari, hitzen ordena logikoari; existentziaren diskurtso ohikoari, bigarrenik. Poesiak, ordea, ez dio uko egiten pentsamenduari, nahiz eta pentsamenduak poesiatik ihes egin. Duela gutxi irakurri nuen haiku bat etorri zait gogora. «Antzara basatiak./ Geratzen den guztia/ edertasuna da». Edertasuna, ordea, ezer ez da, bere testuingurutik kanpo. Estetika, garrantzitsua den zerbaiten zerbitzura ez badago, ez diot etikaren zerbitzura, pasio antzua da. Hala ere, euskarri duen estetikarik gabe, etikak ere ez du asko balio. Eta emoziorik gabe uste dut ez dagoela bizitzarik.

Francisco Sánchezek Frantziako Tolosan 'Ezer ez dakigula' izeneko liburua argitaratu zuen 1581ean. Hona hango pasarte bat: «Orduan neure baitan giltzapetu nintzen, dena zalantzan eta zintzilik bezala jarriz, munduan inork ezer esan ez balu bezala, eta gauzak bere baitan aztertzen hasi nintzen, hori baita zerbait jakiteko modu bakarra».

Poesia antzeko ariketa da, barnetik kanporakoa, esan ez dena esateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ezer ez dakigula

Ezer ez dakigula