Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca
Adobestock

Fadurako kiroldegia berritzeko proiektuak ezagutu itzazu

Getxo Kirolakek gidaturiko bisita irekia antolatu du herritarrentzat

Zurekin

Jueves, 2 de octubre 2025, 11:16

Fadurako kiroldegiaren kanpoaldea eraldatzeko prozesua ezagutarazi nahian, Getxo Kirolakek bisita gidatua antolatu du datorren asteazkenerako, urriaren 15erako. Amaia Aguirre alkateak getxotarrak animatu ditu Fadurara hurbiltzera 18.30ean eta bisita gidatu horretan parte hartzera. «Aukera paregabea da Getxoko Kirol Parke Berriaren eraldaketa bertatik bertara ezagutzeko, herritar guztientzako topagunea, aisialdirako eta gozamenerako», esan du.

Publicidad

Informatu duenez, bisita hau herritar guztientzat dago zabalik, eta ez da eduki behar udalaren kirol-instalazioetarako abonurik. Ibilbidean zehar, honako hauek emango dira ezagutzera: TikiToki Zentroa ekipamendu sozial berria, etorkizuneko padel eta tenis pabiloi estaliaren proiektua, atletismo eta errugbi guneko harmailen eraikin berriaren proiektua («laster hasiko da eraikitzen») eta, azkenik, frontoien eraikinaren egitura egonkortzeko eta indartzeko obraren aurrerapenak, ondoren barrualdea osorik eraberritzeko aukera emango duen esku-hartzea.

Thinking Fadura prozesuaren testuinguruan kiroldegiaren kanpoaldea berritzeko proiektuak bertatik bertara ezagutzeko herritarrei luzatu zaien gonbidapen hau gehitzen zaie uda aurretik antolatu ziren bi bisitaldiei; azken horietan Getxo Kirolak-eko 100 abonatu inguruk parte hartu zuten.

Oraingoan, bisitan parte hartu nahi dutenek proiektuaren koordinazio-taldearekin jarri beharko dute harremanetan urriaren 10a baino lehen, thinkingfadura@getxo.eus helbide elektronikoaren bidez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad