https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskotreneko tren zerbitzuak neguko ordutegiarekin hasi dira

Aldaketa ugari daude treneko zerbitzuan

EL CORREO

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak bere tren zerbitzuen neguko ordutegia jarri zuen martxan astelehen honetan.

Horrela, E2 Lasarte-Hendaia linean, astegunetan, Lasarte-Irun tartean, zerbitzua 15 minutuan behin eskainiko da bi noranzkoetan egun osoan, amaieran izan ezik, tarte horretan trenek 30 minutuan behin zirkulatuko baitute. Larunbat goizetan trenak 30 minutuan behin ibiliko dira, eta arratsaldetan 15 minutuan behin. Gainera, astegunetan, Donostiako Amara-Herrera tartean, trenek 7,5 minutuan behin zirkulatuko dute, Amara eta Altza arteko 15 minutuan behingo maiztasunari esker.

Halaber, E3 Kukullaga/Etxebarri-Lezama linean, astegunetan maiztasuna 15 minutuan behingoa izango da, egunaren amaieran izan ezik (30 minutuan behin). Larunbat, igande eta jaiegunetan trenek 30 minutuan behin zirkulatuko dute.

Gainera, E1 Bilbo/Matiko-Donostia/Amara linean, Bilbo-Durango zerbitzu zuzenetako batzuk berreskuratuko dira, eta astegunetako bidaiari gehieneko orduetako maiztasuna zirkulazio gehieneko tarteetan honako hau izango da: Matiko-Elgoibar 30 minutu, Kukullaga-Lemoa 11 eta 19 minutu artean, Ermua-Eibar 10 eta 20 minutu artean eta Zumaia-Amara 30 minutu.

Metroaren 3. lineari dagokionez (Kukullaga/Etxebarri-Matiko), astegunetan, zerbitzuak 7,5 minutuan behin izango dira eguneko zati nagusian, eta ostiraletan eta jai bezperatan trenek goizaldeko 02.00ak arte zirkulatuko dute, gutxi gorabehera.

Halaber, E4 Bilbo/Atxuri-Bermeo linean, trenek 30 minutuan behin zirkulatuko dute astegunetako zati nagusian, goizeko zerbitzu zuzenei eutsiz. Gainera, irailaren 10etik 26ra, Euskal Trenbide Sareak (ETS) zuzendutako obra batzuk direla eta, behin behinean eten egingo da lineako Atxuri-Gernika-Atxuri zerbitzu zuzena. Horrez gain, 21.35ean Bermeotik abiatzen den trenak zortzi minutu beranduago zirkulatuko du Gernika-Atxuri tartean (trena 22.07an abiatuko da Gernikatik, 21.59an abiatu beharrean). Larunbat, igande eta jaiegunetan, Atxurirantz zirkulatzen duten tren guztiek hamar minutuko atzerapenez egingo dute Gernika eta Atxuri artean.

Gaueko zerbitzua

Bestalde, Euskotrenen neguko zerbitzuaren barruan, larunbat gau guztietan zirkulazioak eskainiko dira Lasarte-Hendaia, Amara-Altza, Kukullaga/Etxebarri-Lezama, metroaren 3. linea (Kukullaga/Etxebarri-Matiko), Bilbo/Matiko-Deba eta Zornotza-Bermeo tarteetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos