Eusko Jaurlaritzaren aurrean biluzik protesta egin dute murrizketa sozialengatik
Parte hartzaileek greba orokorra deitu dute urtarrilaren 30erako
SENDOA URRUTIA
Ostirala, 27 abendua 2019, 22:13
Eusko Jaurlaritza eta Podemos-en aurrekontuek eskubideak murrizten dizkigute, biluzik utziz.
Atzo, ostiralean, Gasteizko Parlamentuan Eusko Jaurlaritzak onartuko dituen aurrekontuak direla eta. Antimilitaristak, AHTren kontrakoak eta gizarte eskubideen aldekoak pixoihaletan bildu dira Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean '«Murrizketek horrela uzten gaituzte' lelopean.
Ekimen honen helburua onartuko diren aurrekontuetan egindako murrizketak, baita gastu militarra eta AHTren eraikuntza-lanak suposatzen duten diru xahutzea salatzea da.
Onetsi diren aurrekontuek murrizketa ugari dituzte gastu sozialerako sailan: Osasunan, etxebizitzan, gizarte-prestazioetan edo hezkuntzan, esaterako.
Eredu gisa, azkenengo 8 urteotan DBEren zenbatekoari aplikatu zaion murrizketa. 2020rako, EAJ, PSEk eta Podemos-ek sinatutako akordioa dela medio, DBE legez legokiokeenaren %34 murriztuko da. Murrizketa bereziki mingarria da, milaka familiari, langabeei, lanpostu prekarioak dituztenei eta pentsionistei eragiten baitie.
Pentsio-osagarriari dagokionez, 2020an murrizketa are handiagoa izango da: 254€ gutxiago hilean. Pentsio-osagarria jasotzen duten %26ri eragingo dio: 13.419 familiari. Horietatik, 8.474 emakume dira prestazioaren titularrak, batez ere alargunak.
Egindako mobilizazioaren bidez nabarmendu nahi da Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan gastu sozialerako sailak murrizten diren bitartean, AHT eraikuntza-lanetarako 9'5 milioi € eman direla eta euskal industria militarra bultatzeko (aeronautikoa, batez ere) beste 100 milioi €-ko diru-laguntza.
Bukatzeko, AHTren lanek eta gastu militarrak ez dute gizartearen inolako premiarik konpontzen. Xahutze hutsa da eskola, etxebizitza edo pobrezia eta prekarietatea pairatzeko prestazio gehiago behar dituzten familientzat.
Urtarrilaren 30erako Greba Orrokorrarako arrazoiak soberan daude. Gizarte-eskubideen, pentsioen, lan-baldintzen, eta bizitza duin baten alde.