Borrar
Directo La primera semifinal de Eurovisión 2025, en directo
'Euskararen gogoetagunea' aurkeztu du Euskaltzaindiak

'Euskararen gogoetagunea' aurkeztu du Euskaltzaindiak

Ostiralean aurkeztu zuen jendaurrean, eta helburua euskararen egoerari buruzko ikuspegi desberdinak biltzea

Paul Picado

Lunes, 21 de noviembre 2022, 20:31

'Euskararen gogoetagunea' aurkeztu zuen Euskaltzaindiak joan den ostiralean, jendaurrean. Gune horren helburua da euskararen egoerari buruz dauden ikuspegi desberdinak biltzea, haien inguruko gogoeta egitea eta hausnarketa horiek jendeari ezagutzera ematea.

Zeregin horretaz erakundeko Jagon saila arduratuko da, eta hamar lagunez osatutako taldea sortu dute. Jon Sarasua irakasle eta ikertzaileak koordinatuko du taldea eta Ibon Usarralde idazkari tekniko gisa arituko da.

Erakundeak dioenez, euskara gaur egun ez dago bere egoerarik onenean, baina horren inguruko iritziak, oro har, oso bestelakoak dira. Gainera etorkizunari begira, ez dago estrategiarik edo neurririk ezarrita egoerari aurre egiteko. Eta horretarako hain zuzen ere sortu dute gogoetagunea. Alde batetik, horren inguruko gogoeta egiteko, eta bestetik, behin aztertuta, hartu beharreko neurriak edo eman beharreko urratsak finkatzeko.

Jon Sarasuak esan duenez, erakunde publiko, gizarte-erakunde eta gainerako eragileek euren politikak erabakitzen dituzte, baina Euskaltzaindiak lan horretan lagunduko die, izan ere, Gogoetagunean biltzen dutena helaraziko die.

Dagoeneko bilduta egon dira, eta horren inguruko ponentzia bat prestatu ere egin dute, 'Euskararen biziberritze prozesuaren etorkizun ikuspegia' izenekoa. Esan bezala, ostiralean bertan aurkeztu zuten, eta hemendik gutxira euskararen egoeraren diagnostikoari buruzko 'Euskararen egoeraren diagnostikoaren sintesia' izenekoa kaleratuko dute.

Helburua da aldizka ponentziak prestatzea eta jendaurrean jakinaraztea. Bestalde, datorren urteari begira, beste bost egitea da xedea. Baina horrek aldez aurreko lana eskatzen du, taldean horren inguruko gogoeta egiteaz gain, eztabaidatu ere egin behar dutelako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Euskararen gogoetagunea' aurkeztu du Euskaltzaindiak