«Hitzez Ekiteko Garaia» lemapean kaleak hartu, euskaraz dantzatu eta kantatzeko garaia, herrietako batzordeak jendez betetzeko garaia aldarrikatzen dute. EUSKARALDIA

Euskaraldiko herrietako batzordeak jada lanean dihardute tokian tokiko dinamikak gizarteratzeko

Irailaren 28tik aurrera irekiko dute aurtengo edizioko herrietako batzordeetan izen emateko aukera

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 23 de junio 2022, 00:25

Euskaraldiko herrietako batzordeak jada lanean dihardute tokian tokiko dinamikak gizarteratzeko. Hala, oraindik herri ezberdinetako Euskaraldiaren batzordeetan izena eman ez duten herritarrei bertan izena emateko eskua luzatzen diete. Izan ere, irailaren 28tik aurrera irekiko dute aurtengo edizioan izena emateko aukera.

Publicidad

Urte eta erdi igaro da, 2020 urte berezi hartan, azken Euskaraldia gauzatu zenetik. Orduan ikasitakoa aintzat hartuz, bidea aurrera egiten jarraitu du euskara hutsezko dinamika honek, eta, aurten, hirugarren Euskaraldia ospatuko da Euskal Herrian barrena azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean. 'Hitzez Ekiteko Garaia' lelopean, kaleak hartu, euskaraz dantzatu eta kantatzeko garaia eta herrietako batzordeak jendez betetzeko unea dela aldarrikatzen dute.

Euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin izango du erronkatzat hirugarren Euskaraldi honek. Belarriprestek eta ahobiziek aukera berriak izan ditzaten lan egingo dute elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, 2018. urtean martxan jarri zena lehendabizikoz, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua dena. Herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea du xedetzat, eta helduen aktibazioa oinarri hartuz, ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

2018ko lehendabiziko edizioan, norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. 2020ko bigarren edizioan, aldiz, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zitzaien, euren eremuetan hizkuntza ohiturak aldatzeko urratsak ematen has daitezen, eta entitateko kideen parte-hartzea sustatu eta babes dezaten. Horretarako, 'Ariguneak' izeneko euskara hutsezko esparruak sortu ziren, aurtengo edizioan martxan jarraituko dutenak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad