Borrar
Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna aztertzeko zortzi proiektu aintzatetsi ditu

Euskararen Akademiak Mintzola egitasmoaren baitan saritu ditu gradu eta master amaierako lanok

Unai Sarriugarte

Viernes, 12 de mayo 2023, 10:21

Comenta

Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna aztertzeko zortzi proiektu aintzatetsi ditu. Gradu eta master amaierako lanen saridunak Maddi Aiestaran, Iñigo Otaegi, Ainhoa Leyaristi, Audrey Serrano, Endika Uriarte, Alazne Fernández de Muniain, Oier Urreizti eta Mikel Pérez izan dira. Trukean 1.500 euroko diru-laguntza jasoko dute eta egitasmook jorratzeko bost hilabeteko epea izango dute guztira. Ikerketa-lan monografikoaren saridunak, berriz, 3.000 euro jasoko ditu eta 2024ko otsailaren 29ra bitarteko epealdia izango du azterketa-lana entregatzeko.

Izan ere, Euskararen Akademiak Mintzola egitasmoaren baitan euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko bi deialdi kaleratu zituen aurtengo martxoan. Bat, gradu eta master-amaierako zazpi lan aitortzeko ahaleginean; eta bestea, hiru ikerketa-lan monografiko diruz laguntzeko.

Guztira, hamabi hautagaitza aurkeztu dira, eta epaimahaiak ondoko zortziok saritzea erabaki du: 'Beasaingo gazteen kafe-tertulia' (Maddi Aiestaran); 'Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio-jolasak' (Iñigo Otaegi); 'Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskaraz: kasu-marka eta aditz komunztadura' (Ainhoa Leyaristi); 'Iruñerriko gazteen hizkera' (Audrey Serrano); 'Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian: kasu azterketa' (Endika Uriarte); 'Lexikoaren aldakortasuna Imozko hizkeran. Inkesta linguistikoak' (Alazne Fernández de Muniain); 'Aldudeko ibarreko euskara' (Oier Urreizti); eta 'Kode-alternantziaren erabilera eta jarrera euskaldunengan' (Mikel Pérez).

Euskaltzaindiak nabarmendu duenez, ikertzaile gazteak edota hasiberriak doktoretza-tesiraino eramango duen ibilbidean, aurreko erabakiak eta aurrerapausoak erabat garrantzitsuak dira. Hala, testuinguru horretan, hauxe aitortzea ezinbestekoa da Akademiaren esanetan, eta hutsune hori betetzera dator ahozko jarduna aztergai gisa aukeratu izana saritzea xedetzat duen deialdiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna aztertzeko zortzi proiektu aintzatetsi ditu

Euskaltzaindiak euskarazko ahozko jarduna aztertzeko zortzi proiektu aintzatetsi ditu