Borrar
Digitalizazioa irudikatzen duen argazkia. Fotolia

Euskaltzaindiak beste hiru liburu digitalizatu eta hiritarren esku jarri ditu, doan

'Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria' eta 'La Vasconia peninsular en las fuentes árabes (años 711 - 929)' kontsultatu nahi dituenak, beraz, egin dezake Akademiaren webgunean

Zurekin

Asteartea, 9 ekaina 2020, 16:49

Comenta

Euskaltzaindiak bere ondarea digitalizatzeko lanean darrai eta beste hiru argitalpen jarri ditu euskal gizartearen esku, doan: 'Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak', 'Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria' eta 'La Vasconia peninsular en las fuentes árabes (años 711 - 929)'.

Akademiak jakinarazi duenez, digitalizatu dituen azken argitalpenak eta gainontzeko guztiak hemen klikatuz kontsuta ditezke.

'Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, ' lanaren egilea Xabier Elosegi da, eta itsasontziko gutunaz dihardu. Artxiboetan egin duen lan eskergaren eta bere gogoeten ondorioz, «1757ko gutunak aberastu ditu molde oso ongi antolatu baten», nabarmendu dute Euskaltzaindiako iturriek. Gainera, gutuneria horrek bide ematen du ikerketan sakontzeko eta hedatzeko, euskarak gizartean izan duen tokia eta funtzioa hobeto ezagutzeko.

Halaber, Jakes Sarrailletek Janpierra Lexardoarteren bizitza ardatz harturik ondu duen pastorala da 'Janpierra Lexardoarteren bizitzea edo Basabürüaren trajeria'. Lexardoarte oso gertaera garrantzitsuren lekuko eta partaide izan zen: Lehen Mundu Gerra, Zuberoaren odolustea, 1929an izandako munduko krisi ekonomikoa, faxismoaren hedapena eta Bigarren Mundu Gerraren piztea. Gertaera horien guztien ondoren Lexardoartek bere bizitzaren azken hamarkadetan ezagutu zuen gizartea oso desberdina zen, betiko baserri ekonomia ezdeustua izan baitzen.

Azkenik, Jesús Lorenzo Espinosaren 'La Vasconia peninsular en las fuentes árabes (años 711 - 929)' lanaren helburua da Baskonia penintsularreko historiari buruz 711tik 929ra bitartean aurkitu diren testu arabiar guztien bilduma egitea, alegia, Al-Andaluseko konkistatik Kordobako Kaliferriaren aldarrikapenera doan garai historikoan. Hiru algitalpen horiek kontsultatu nahi dituenak, beraz, eskuragarri ditu Euskaltzaindiaren webgunean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskaltzaindiak beste hiru liburu digitalizatu eta hiritarren esku jarri ditu, doan

Euskaltzaindiak beste hiru liburu digitalizatu eta hiritarren esku jarri ditu, doan