Antonio de la Torre eta Belén Cuesta 'La trinchera infinita' pelikularen protagonistak dira.

Euskal Zinemaren Astea hastear da Gasteizen

Otsailaren 24tik 29ra bitartean izango da Vital Fundazioa Kulturunean

Paul Picado

Viernes, 21 de febrero 2020, 20:07

Euskal Zinemaren Astea hastear da dagoeneko Gasteizen. Otsailaren 24an hain zuzen ere hasiko da, eta otsailaren 29an amaitu. Aste honen helburua gure lurraldeko zinema ekoizpena eta ikus-entzunezkoak sustatzea eta zabaltzea da. Horrela, euskal profesionalek egindako hamabi lan ikusgai izango dira bost egun horietan Vital Fundazioa Kulturunean.

Publicidad

Egunero film labur bat film luze bat emango dute, eta bertaratutakoek, filmak amaitutakoan, film labur eta luzerik onena bozka dezakete. Horrela, amaierako ekitaldian sariak banatuko dira. Horrez gain, antolatzaileek 'Gutako bat' saria ere emango diote Arabako egile ezagun bati.

Ziklo osoa ikusteko abonuak dagoeneko salgai daude, Kordoi Etxean (Aiztogile kaleko 24. zenbakian, beheko solairuan), edo webgune honetan. Bestalde, saio bakoitzerako sarrerak ere Kordoi Etxean eta Vital Fundazioa Aretoan bertan saioa hasi baino ordubete lehenago, oraindik sarrerak geratzen badira. Kordoi Etxean astelehenetik ostegunera, 08.30etik 14.00etara eta 16.30etik 18.30era, eta ostiraletan, 08.30etik 14.00etara erosi daitezke.

Lehen egunean, David P. Sañudoren 'Un coche cualquiera' film laburra eta Victor Cabacok zuzendutako 'Vitoria, 3 de marzo' film luzea izango dira. Film laburrean, Manuelek bere autora sartu nahi du, baina hiru gizabanakok ez diote uzten. Bestalde, film luzea, 1976eko martxoaren 3an, Gasteizen izandako gatazketan kokatuta dago. Egun horretan, bost langile hil zituen poliziak greba luze baten ondoren. Film laburrak 14 minutu baino gutxiago irauten du, eta gaztelaniaz da; film luzeak, 90 minutu, eta gaztelaniaz ere bada.

Programazioa

  • Otsailak 24 'Un coche cualquiera' eta 'Vitoria 3 de marzo'.

  • Otsailak 25 'Pizza' eta 'Ventajas de viajar en tren'.

  • Otsailak 26 'Amargo era el postre' eta 'Soinujolearen semea'.

  • Otsailak 27 'Khuruf' eta 'Pequeña Suiza'.

  • Otsailak 28 'Mateoren Ama' eta 'La Trinchera Infinita'.

  • Otsailak 29 'Garbage' eta 'Begirada'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad