Borrar
'La trinchera infinita'ko taldeak film onenaren saria eskuratu zuen Forque sarien galan. DAVID FERNÁNDEZ / EFE

Euskal presentzia ugaria izango da Goya sarietan

ZINEMA ·

'La trinchera infinita' filma, Karra Elejalde aktorea… Bertoko hamaika izen daude zinemagintzaren sari garrantzitsu hauen hautagaien zerrendan

NAHIKARI CAYADO

Asteazkena, 22 urtarrila 2020

Comenta

Beste urte batez, euskal filmek eta zinemagintzako profesionalek izendapenak jaso dituzte Espainiako Zinema Arte eta Zientzien Akademiak Goya Sarietarako. Aurtengo sari banaketa Malagan egingo da, historian lehenbiziko aldiz, larunbat honetan, urtarrilaren 25ean hain zuzen.

Izendapen gehien jaso dituen euskal pelikula Moriarti ekoiztetxearen 'La trinchera infinita' izan da. 2018ko sari banaketan 'Handia' filmari esker 10 Goya jaso zituen lantalde berak 15 izendapen ditu aurtengoan.

Beste alde batetik, eta nahiz eta euskal filma izan ez arren, bada beste lan bat izendapen asko dituena eta, tartean, euskal izenak biltzen dituena. Alejandro Amenabarren 'Mientras dure la guerra' ikus-entzunezkoaz ari gara, hain zuzen. Film honek Miguel de Unamuno idazle eta intelektualaren paperan ibili den Karra Elejalde aktoreak Gizonezko aktore onenaren saria jasotzeko hautagaia da film horrengatik, baita Ainhoa Santamaria ere, emakumezko bigarren mailako aktore onenaren saria los ditzakeena.

Zuzendari berri onenaren sariaren kategorian aldiz, aurtengoan bi euskaldun ariko dira lehian. Alde batetik, Galder Gaztelu-Urrutia, 'El hoyo' filmarengatik izendatua dagoena. Beste alde batetik aldiz, Aritz Moreno dago, 'Ventajas de viajar en tren' lanarengatik izendatua.

Goya sarietara doan ikus-entzunezko faboritoenetariko bat Pedro Almodóvar-en 'Dolor y gloria' filma da. Honek ere baditu hainbat euskal izen bere hautagaitzen artean.

Amaitzeko, beste euskal lan batzuek ere kategoria ezberdinetako sariak jaso ditzakete. Hala nola, 'Elkano, lehen mundu bira' animazio lanak, kategoria honetako film onenaren saria jaso dezakeenak, edota Gaizka Urrutia zuzendariak egindako 'Aute retrato' filmak, dokumental onenaren sariaren hautagai denak. Azkenik, Raul de la Fuente iruindarraren 'El infierno' lanak, film labur dokumental onenaren saria lortzeko aukeratua izan dena dago. Gauzak horrela, larunbatera arte itxaron beharko da ospakizunekin hasteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal presentzia ugaria izango da Goya sarietan

Euskal presentzia ugaria izango da Goya sarietan