https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskal musikaren historia liburu baten islatu dute Musikenek eta Renoko Unibertsitateak

Euskal musikaren historia liburu baten islatu dute Musikenek eta Renoko Unibertsitateak
Mikel Fraile

Obra honek modo kronologikoan aztertzen ditu euskal musikaren urterik oparoenak

UNAI SARRIUGARTE

Euskal musikaren historia liburu baten islatu dute Musikenek eta Renoko Unibertsitateak. Lehenengo bertsioa ingelesez plazaratu dute eta datozen hilabeteotan euskarazko eta erdarazko edizioak argitaratuko dituzte. Liburu honek modo kronologikoan aztertzen ditu euskal musikaren urtetik oparoenak.

Duela 35 bat urte plazaratu zen euskal musikaren historiari buruzko azken lana. Jose Antonio Arana Martija euskal idazleak burutu zuen obra hau. Esparru honetan gabezia itzela egon da azken urteotan eta argitalpen berri honek, «The History of the Basque Music» deiturikoak, gabezia hau bete egin du.

Ostegunean, uztailak 11, aurkeztu zuten liburua Donostian. Argitalpena zela medio, musika emanaldi bat eskaini zuten Musikenen. Bertan Iñaki Artola soinu jotzaileak, Maite Arruabarrena mezzosopranoak, Liana Gourdja biolinistak eta Josu Okiñena eta Iñaki Salvador pianistek hartu zuten parte. Kontzertuan euskal musikaren historia birpasatu zuten.

Jon Okiñena euskal ikertzaile, pianista eta irakaslea izan da liburu honen editore eta koordinatzailea. Okiñenak aitortu zuenez: «azken hamarkadetan euskal musikaren historia aztertzen duen obrarik ez dagoela antzeman genuen«.

Proiektu hau Okiñenak berak Xabier Irujo Renoko Euskal Ikasketen zuzendariarekin gai honen inguruan izandako elkarrizketa baten emaitza da. Bi urte dihardu zuten liburuaren oinarriak, gaiak eta egileak zehazten eta jorratzen. Hauxe, ingelesez idazten den euskal musikaren lehenengo liburua izan da. 2014. urtean sortu zen proiektua eta ikerketa egin ondoren, 2017an liburua egiteko akordioa onetsi zuten bi erakundeek.

Liburua hamar ataletan banatzen da eta lehen zazpiek musika akademikoaren kontakizun kronologikoa dute hizpide. Azken hiru atalak, berriz, kontaketa kronologikotik at daude eta bertan gai ezberdinak jorratzen dira: emakumeak historikoki euskal musikan izan dueen esku-hartzea esaterako.

Liburua euskal musikaren historian adituak diren zenbat kidek osatu dute: Musikeneko zazpi irakasle: Elixabete Etxebeste, Sergio Barcellona, Isabel Diaz, Patri Goialde, Gotzone Higuera, Itziar Larrinaga eta Josu Okiñena proiektuaren editore eta koordinatzailea. Hauetaz gaindi, erakunde honekin harreman handia duten lau ikertzailek esku hartu dute obra honetan: Musikeneko ikasle ohiak diren Mikel Chamizo eta Itziar Navarro, eta, Musikaren Euskal Artxiboko kide diren Jon Bagues eta Mark Barnes.