Borrar
Hauxe lehiaketan parte-hartu duen Euskal Herriko ordezkari bakarra izan da. D.V.

Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Tolosako Txapelketa irabazi du

Bi urte barru ospatuko den Europako Abesbatzen Sari Nagusian esku hartzeko txartela eskuratu du

UNAI SARRIUGARTE

Asteartea, 2 azaroa 2021, 19:14

Comenta

Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Tolosako Txapelketa irabazi du. Honez gain, hemendik eta bi urtera ospatuko den Europako Abesbatzen Sari Nagusian esku hartzeko txartela eskuratu du, baita beste bi garaikur jaso ere, ganbera taldeen lehen saria, folklore eta polifonia modalitateetan, hain zuzen ere. Hauxe lehiaketan parte-hartu duen Euskal Herriko ordezkari bakarra izan da.

Tolosako lehiaketaren 52. edizioa izan da hauxe, urriaren 29tik azaroaren 1era bitarte lehiatu dena Gipuzkoako udalerri honetako Leidor antzokian. Dena den, beste urte batzuetan baino formatu xumeagoa antolatu dute, osasun egoera aintzat hartuta.

Folklore modalitatearen bigarren garaikurra, aldiz, Madrilgo gazteen abesbatzak jaso du. Era berean, hirugarren aitortza bi talderentzat izan da, Cantemus haurren abesbatzarentzat (Hungaria) eta Missouri estatuko unibertsitateko abesbatzarentzat (Estatu Batuak), alegia.

Bestalde, Polifonia modalitateetako bigarren saria ere Missouri estatuko unibertsitateko abesbatzarentzat izan da, eta, hirugarrena, Madrilgo gazteen abesbatzarentzat. Euskal lan baten interpretaziorik hoberenean, berriz, Madrilgo gazteen abesbatza gailendu da, Javier Bello Porturen 'Lastosko Zubiya' lanaren errezitaldiarekin. Talde honek entzuleen garaikurra jaso du.

Aurtengo epaimahaia nazioarteko talde oparo batek osatu du, hala nola, Xabier Sarasola euskaldunak, Helene Stureborgek (Suedia), Frieder Berniusek (Alemania), Alain Luisotek (Frantzia), Peter Phillipsek (Erresuma Batua), Mikael Wedarrek (Suedia) eta Marco Antonio Garcia de la Pazek (Espainia).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Tolosako Txapelketa irabazi du

Euskal Herriko Gazte Abesbatzak Tolosako Txapelketa irabazi du