Beñat Sarasola, Fernando Pérez, Juan Mari Aburto, Itxaro Borda eta Katixa Agirre, Gutun Zuria Azkuna Zentroko inaugurazio ekitaldian.

Euskal egileen eta mundu osoko artisten arteko elkarrizketak, larunbatera arte, Gutun Zurian

Formatu ezberdinetan eskainiko den Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia astearte honetan hasi da Azkuna Zentroan, 'HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua' izaenburupean

Zurekin

Martes, 23 de marzo 2021, 18:50

Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia hasi da astearte honetan eta larunbatera arte iraungo du, 'HEMEN. Non guztiak biltzen dituen lekua' izenburu orokorrarekin, Koldo Izagirreren 'Hemendik idazten dugu' poemaren bertsoan inspiratuta.

Publicidad

Antolatzaileek nabarmendu dutenez, 2021-2020 Gutun Zuria bi edizioren artean ibiliko da oraingoan. 2020an, jaialdiak hurbilpen bat egin nahi zuen, saiakera kolektibo gisa, gizartean izaten diren eraldaketetara. Pandemiarekin bizkortu egin da aldaketa-prozesua (ezin izan zen jaialdia ospatu, alegia), eta egoera berrirakurtzeko aukera eman du. Horrela, beraz, eta nahiz eta topaketa ezin izan zen aurreikusitako formatuan egin, proiektuak zabalik jarraitu du, denbora errealeko saiakera gisa, eta 'Saiakera hemen hasten da' liburuan bilakatu da. Antologia horretan, 17 egilek errealitateari buruzko gogoetak proposatzen dituzte, nork bere belaunaldi-, ideologia- edo geografia-ikuspegitik begiratuta; eta horrekin ireki dute aurtengo Jaialdia.

Horrez gain, edizio berria zabaldu egingo da irakurketaren begirada artistiko berrietara eta artearen begirada literario berrietara, euskal literatura eta hizkuntza ez-hegemonikoen ekosistema jorratuz, literaturan jatorri migratzaileko ahots berrien sorrera ikertuz, sorkuntza garaikidearen inguruan saiakera eginez.

Dozenaka egile ibiliko dira horretan guztian, hitza, saiakera, edizioa, antropologia, soziologia, filosofia, kazetaritza, ikerketa, arte bisualak edo zuzeneko arteak oinarritzat hartuta. Gainera, Gutun Zuriaren historian lehen aldiz, egoitzak Bilbotik haratago hedatuko dira eta Buenos Airesera iritsiko dira Damian Tabarovskyrekin, Habanara Martica Minipunto artistarekin eta Casablancara Salah Maloulirekin.

Jaialdiak, halaber, Gutun Zuria Irratiarekin debutatuko du, eta Alhondigako DendAZ denda liburu-dendan eta egileekin elkartzeko erreferentziazko espazioan jarriko dute. Sarrerak 3 euro balio du, 2 Azkuna Zentroko txartelarekin erosiz gero. DendAZen, hain zuzen ere, Caniche argitaletxeak argitaratutako 'Saiakera hemen hasten da' artikulu antologia erosi ahal izango da.

Publicidad

Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe, Olga Novo, Beñat Sarasola, Margaryta Yakovenko, Kaouther Adimi, Iñaki Esteban, Amets Arzalluz, Txani Rodríguez, Itxaro Borda, Goizalde Landabaso eta beste zenbait pertsonaia esanguratsuen hausnarketa eta esperientziekin gozatu nahi baduzu, beraz, anima zaitez aurtengo edizioko parte izatera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad