Euskadi Irratia da EAEko entzuleen kate gogokoena
Datuok Gizaker enpresak eman ditu ezagutzera
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 12 de febrero 2020, 20:39
Euskadi Irratia da Euskal Autonomia Erkidegoko entuzleek gogokoen duten katea. Era berean, aipatzekoa da inkestan parte hartu duten pertsonen %30ak ez duela irratia sekula entzuten. Datuok Gizaker enpresak eman zituen ezagutzera duela egun batzuk, EITBrentzako egindako ikerketa baten harira.
Publicidad
Ez da EITBk inkesta hauxe kontratatzen duen lehendabiziko aldia. 2018. urtean esaterako, Ser irrati kate generalista izan zen euskal biztanleen gogokoena.
Gipuzkoarrak dira irrati hori gogokoen dutenak, probintzia honetako biztanleen %21,1ak aukeratu baitu Euskadi Irratia lehenengo tokian. Araban, aldiz, %7,5ak hautatu du irrati kuttunena bezala, eta, Bizkaian %6,6ak. Orotara, euskaldunen %11,5ak.
Hainbat irizpidek bermatu dute Euskadi Irratia euskaldunen irrati gogokoena izatea, hala nola, pluraltasunak, sinesgarritasunak, objektibotasunak edota profesionaltasunak. Gainera, alor askotan kokatu dute lehenengo tokian; entretenimenduan, egunerokotasuneko gaietan edota kirol emankizunetan, besteak beste. Musikari dagokionez, berriz, Gaztea irratia gailendu da, Los 40 generalistaren aurretik.
Bizkaian bost irrati entzunenen artean Radio Nervion katea ere sailkatu da. Irrati honek albistegi ezberdinak musikarekin uztartzen ditu. Hiru horiez gain, Radio Vitoriak eta EITB Musikak hamahirugarren eta hamalaugarren postuak bereganatu dituzte, hurrenez hurren.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión