Borrar
Oporrak irudikatzeko balio duen argazkia

Etxetik ihes

Igandea, 26 maiatza 2019, 01:10

Comenta

Ez dago inon idatzia, baina begi bistan dago ahal duenak, aurretik lanik gabeko bost egun dituenean, alde egiten duela. Alde edo ihes. Aurreko egunetan ez dizute galdetzen etxetik kanpo joango zaren ala ez, baizik eta nora zoazen. Eta inora ez bazoaz, arrazoi bat behar duzu, aitorgarria edo aipaezina.

Suposatzen da ihes egiten ez duenak arrazoi bakarra duela, ezintasuna, nahiko lukeela baina ezin duela. Salbuespena, salbuespen zabala, santu omen diren egun horietan bere zereginetan preso daudenek osatzen dute. Batetik, urrutiko etxeetatik ihes eginda gurera datozenentzat lan egin behar dutenek, batez ere ostalaritzaren esparruan.

Tarteka gehiengoarentzat festa egun diren horietan lan egitearen aukeraren gaineko eztabaida sortzen denean, dendak aipatzen dira, era guztietako saltokiak. Ez da ostalaritza aipatzen. Nonbait, dendetan lan egiten dutenen eskubideak ez dira heltzen taberna, jatetxe eta abarretara. Ezta zinema edo antzokietara, museo edo antzekoetara ere.

Lana ez da, ordea, etxetik ihes egitera bultzatzen gaituen idatzi gabeko aginduari uko egiteko aitzakia bakarra. Agian ihes egin nahi zenuke eta ez duzu horretarako behar den adina diru, ezta adiskide baten etxera joateko behar den apurra ere. Estu zabiltza, are estu baino estuago. Edo agian norbait zaindu behar duzu edo egunero norbait zaintzen duenaren txanda ordezkatu behar duzu.

Gero beste preso batzuk daude, gaixotasunak horretara derrigortuak. Horren premia baduzu, egiaztatuko duzu ospitaleak ez direla husten, ezta larrialdietarako guneak ere. Gaixo daudenentzat eta haien zaindarientzat ez dago ihesbiderik, ez bada irudimenak eskaini dezakeena.

Horiek guztiak, ordea, ez dira hedabideetan agertzen. Hedabideek ihes doazenak aipatzen dituzte, lepo egindako errepideak, auto ilarak, garraio honetan edo hartan dagoen greba. Hain zuzen, agindua Aste Santuan ihes egitea delako, edonora, edonola. Zoriona edo ongizatea beti kanpoan balego bezala.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Etxetik ihes

Etxetik ihes