Urgente Muere un vizcaíno de 38 años y varios familiares resultan heridos en un accidente de tráfico en Huesca

Estropadak ere izango ditugu uda honetan

Harmailatik ·

Eusko Label eta Euskotren ligetako kirolariek gaur bertan buelta daitezke uretako entrenamenduetara

Domingo, 7 de junio 2020, 23:22

Gaur da eguna. Ekainaren 8a. Fase 3 esaten dioten horren lehenengo eguna. Eta, gaurtik aurrera, egin daitezkeen gauza guzti horiekin arraunen bereskuraketa dago. Eusko Label eta Euskotren ligetako talde euskaldunak traineruaren barruko praktikara itzuli dira. .

Publicidad

Entrenamenduetara itzultzeko eta ACTko estropadak antolatzeko protokoloak beharrezko osasun-baldintzak betetzen dituela eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren gomendioak jasotzen dituela kontuan hartuta, gero eta gertuago dago Eusko Label eta Euskotren ligen hasiera. Era berean, ACTtik galiziako agintariek esango dutenaren zain daude, elkarteko talde galiziarrak ere uretan entrenatzeko aukera izan dezaten.

Neurriak oso harrera ona izan du ACTn, eta Borja Rodrigo Elkarteko presidenteak «albiste bikaina» dela esan du, lehiaketa hasteko jarritako datara «iristea ahalbidetzen» duelako. Ligako bazkideek 18 jardunaldiko egutegia adostu zuten joan den astean. CaixaBank Bandera uztailean lehiatzera pasatzea erabaki zuten eta arraun denboraldiaren hasiera teorikoa, Cidade da Coruña banderarekin izateko, uztailaren 4an eta 5ean izango da.

Rodrigok eskerrak eman nahi izan dizkie ACTrekin zerikusia duten eragile guztiei hiru hilabete hauetan erakutsi duten pazientziagatik eta egindako ahaleginagatik, eta aipamen berezia egin die Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako arraunlariek konfinduan besoak ez jaisteko egin duten «iraunkortasunari» eta «lanari», emozioz eta ikuskizunez betetako denboraldi berri bat izango dela agintzen duen horretara ahalik eta ondoen iristeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad