EiTB.EUS

Eskolatik Plazara ekimena, ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan

Eskolarteko Txapelketako finalistekin eta plazatan dabiltzan bertsolariekin antolatutako saioetan jarriko du fokua saioak

Zurekin

Viernes, 26 de febrero 2021, 23:30

Iazko Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa amaitu gabe geratu zen pandemiaren ondorioz, eta, hori dela eta, finalistak eta plazan dabiltzan bertsolari nagusiagoak elkartuta saio bereziak antolatu dira. Saio horietako bertsoaldiak eta bizipenak ezagutuko dituzte aste honetako 'Hitzetik Hortzera' saioan, larunbatean, 21.00etan, eta, igandean, 15.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

Publicidad

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak hiru saio antolatu dituzte elkarlanean urte hasiera honetan: Gernika-Lumon, Iruñean eta Altzon. Esan bezala, iazko Eskolarteko finalista gazteek gaur egun plazaz plaza dabiltzan bertsolari arituagoekin kantatzeko aukera izan dute.

Aurreneko saioan, Irune Basagoiti, Leire Vargas eta Naia Arrizabalaga gazteekin batera, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio aritu ziren bertsotan. Bigarren saioan, Iruñekoan, Aitor Ugarteren, Bittori Elizalderen, Ekhiñe Zapiainen eta Eukene De Los Airesen txanda izan zen, eta horiekin batera Alaia Martin eta Julio Soto aritu ziren. Azken saioa Altzon izan zen, eta, kasu honetan, Aner Peritz, Haira Aizpurua eta Irantzu Idoate izan ziren protagonistak, Maialen Lujanbiorekin eta Nerea Ibarzabalekin batera.

Horrez gain, Eskolarteko txapelketak antolatzen urte luzez aritu diren Juanjo Respaldizarekin eta Mikel Mendizabalekin elkartuko dira. Urte hauetan, milaka bat-bateko zein idatzizko bertso berri entzun dituzte gaztetxoen ahotik, eta zer kontatu izango dute gaztetxoen eta eskolartekoen inguruan.

Bertsoaldi kuttuna

Aste honetan, Leire Garatxena Gernikako Lilibertso bertso-eskolako kidearen Bertsoaldi kuttuna ezagutuko dute. Txapelketa Nagusiko bertsoaldi bat ekarriko dute gogora berarekin; hain zuzen ere, Sustrai Colinak 2013ko txapelketan Maule-Lextarren kantatutakoa.

Publicidad

'Hitzetik Hortzera'z gozatzeko aukera, beraz, larunbatean, 21.00etan, eta, igandean, 15.00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, eta edonoiz EITB Nahieran atarian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad