Borrar
Ekimenaren kartela.

Errekaldeko XI. Umorezko Antzerki Erakustaldia otsaileko ostegunetan ospatuko da

Lau hitzorduok doakoak izango dira eta publiko helduarentzat espresuki diseinatuta izan dira

UNAI SARRIUGARTE

Igandea, 29 urtarrila 2023, 02:02

Comenta

Errekaldeko XI. Umorezko Azoka otsaileko ostegunetan ospatuko da. Egitasmoaren izenburuak nabarmentzen duenez, umorea izando du hizpide egitarauak. Lau hitzorduok doakoak izango dira eta publiko helduarentzat espresuki diseinatuta izan dira. Erabat doakoak izango dira lau saiook eta Errekaldeko Udaltegian ospatuko dira 19.00retan abiatuta.

Otsailaren 2an abiatuko da aurtengo edizioa Los Torreznos konpainiaren eskutik. Performance madrildarrak bi hamarkada baino gehiago daramatza oholtza gainean. Izan ere, antzerki konpainia oso ezaguna dugu gaur egun Espainiar Estatu mailan, ikuskizunean hitzak, umorea eta absurdua uztartzen dutelarik. Lehendabiziko aldia dute Bilbon beren proposamen eszeniko bat aurkezten dutena. «Las Cosas» izeneko lana taularatuko dute Bilboko auzo honetan, objektuen inportantzia txikia mahaigaineratuko dutelarik, pertsonetatik kanpo eta pertsonen barruan zelan bizi diren azalduz alegia.

Otsailaren 9an, berriz, Pez Limbo izango da Errekaldeko Udaltegian, kaleko eta aretoko arte eszenikoetan 15 urteko ibilbidea aurkezten duen antzerki konpainia gasteiztarra, hain zuzen ere. Bizkaira estreinaldi batekin iritsiko dira, «Marea Baja» izenekoa, beren azken lana. Komedia obra honek kosmosaren eta lurraren artean jartzen ditu ikus-entzuleak, malenkoniaren eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat topatzeko beharra aldarrikatzen duelarik.

Era berean, azaroaren 16an Loida A. Gómez bilbotar eszena-sortzailearen 'Cerebro Metaforico' obra oholtzaratuko dute. Proposamen hauxe bere azken lana dugu, Bizkaitar artista La Fundicion Aretoan eta BBK Off Jaialdian esku hartu ondoren. Obra honek garun metaforikoa eta terapiako pentsamenduak ditu xedetzat, herpes baten ondoren sortzen direnak.

Azkenik, azaroaren 23an Dxusturi Teatroa konpainiako kide den Eneritz Artetxek Lakoste pieza emango du ezagutzera. Euskara hutsezko bakarrizketa hau ironiaz beteta dago, jendea pertsonaia surrealista bat jarraitzera gonbidatzen duelarik, artisten bizimodua, arrarotasuna, familia estandarra, menopausiari buruzko hainbat konfidentzia eta gogoeta partekatzen dituena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Errekaldeko XI. Umorezko Antzerki Erakustaldia otsaileko ostegunetan ospatuko da

Errekaldeko XI. Umorezko Antzerki Erakustaldia otsaileko ostegunetan ospatuko da