«Erreferente berriak eraiki behar dira sexuan»
Adituak emakumeek gorputza ezagutu eta plazerra aurkitzeko helburua duen tailerra eskaintzen du Sestaon
irati alonso
Domingo, 14 de noviembre 2021, 22:41
Gaur egun bizi garen gizarte patriarkalean emakumeen gorputza beti dago jomugan», azaltzen du Izaskun Zarrandiokoetxea sexologoak. Horregatik, garrantzitsutzat jotzen du gorputzarekin berriz aurkitzea, sexualitatea eta plazerra gozatzeko helburuz. Hau abiapuntu hartuz, tailerra eskaintzen du adituak asteazkenetan Emakumeen Ahalduntzerako eta Formakuntza Feministarako eskolan, abenduaren 13ra arte.
Publicidad
«Gure aurreko belaunaldiek baino askatasun sexual handiagoa dugun arren, atzealdea berdina da. Heteronormatibotasuna da nagusi eta koitoa sexuaren oinarri izaten jarraitzen du», azpimarratzen du Zarrandikoetxeak. «Beste praktikek ere plazerra eman ahal dutela ulertzea falta zaigu oraindik », gehitzen du. Izan ere, emakumeen %18ak bakarrik lortzen du plazer osoa koitoarekin. Hortaz, «gehienek beste esperientziekin gozatzen dutela ezagutzea ezinbestekoa da, normaltzat jo dugun oinarri hori kolokan jarri eta benetan gustatzen zaiguna deskubritzeko».
Tailerra
-
Non Vicente Uribe hazitegia
-
Noiz Abenduaren 13ra arte
-
Ordutegia 17.00etan
Ildo honetan, emakumeek sufritzen duten gutxiespena aipatzen du, sexuan ere. «Betidanik izan dugu gizona asetzeko agindu hori. Haiek munduaren ardatza izaten jarraitzen dute eta sexualitateaz ari garenean berdina gertatzen da», nabarmentzen du. Pornografiak paper garrantzitsua jokatu du honetan: «Arriskutsua da, gazteen artean batez ere. Nagusiok fikzio hutsa baino ez dela ulertu ahal dugu baina nerabeek erreferentziatzat hartzen dute». Hau ekiditzeko feminismoan oinarritutako heziketa sexuala bultzatzea beharrezkoa da. «Erreferente berriak eraiki behar dira sexuaren inguruan», dio Zarrandikoetxeak.
Horretarako, gai honen inguruan naturaltasunez hitz egiten hasi behar da. «Emakumeak sexuari buruz hitz egiteko beldur gara. Autoplazerrera adibidez badirudi gizonen kontua dela, eta ez da horrela, guk ere gure gorputza aurkitu eta horrekin gozatzeko eskubidea eta beharra dugu», adierazten du sexologoak.
«Egungo gizartean emakumeen gorputza beti dago jomugan»
patriarkatua
Memoria
Guzti hau lantzeko elkar aurkitze terapia erabiltzen du adituak tailerrean, sexologia, psikologia, eta heziketa biltzen dituenak genero perspektiba kontuan hartuta. Horrela, esperientzia pertsonaletatik abiatuz, mugimendua oinarri duten ariketak lantzen dituzte emakumeek saioan, gerora sentitutakoa besteekin partekatzeko. «Gorputzak memoria du, bizitakoaren informazio asko ematen digu. Hori hartu eta berriz ezagutzea da asmo nagusia, beti plazerra aurkitzea dela azkenengo helburua».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión