Borrar
Zornoztegiko Erdi Aroko aztarnategiaren airetiko argazkia. Maite Iris García Collado

Erdi Aroko nekazariek lurrean egindako lanari buruzko azterlan batean parte hartu du EHUk

Azterlana egiteko, Arabako Zornoztegi eta Aistra aztarnategietan bildutako hazien 50 lagin aztertu dituzte metodo berri baten bidez

Paul Picado

Astelehena, 18 uztaila 2022, 19:50

Comenta

Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartu duen azterlan bati esker, badakigu, esaterako, Erdi Aroko nekazariek zenbat ur botatzen zuten lurretan, edo zenbateraino ongarriztatzen zituzten lurrak. Azterlana egiteko, Arabako Zornoztegi eta Aistra aztarnategietan bildutako hazien 50 lagin aztertu dituzte, orain arte erabili ez den metodo baten bidez.

Metodo horretaz baliatuz, hazien karbono eta nitrogeno isotopo egonkorrak aztertu dituzte, izan ere, horien bidez, ureztatze eta ongarritze mailak jakin daitezke. Beraz, aurkikuntza handia izan da, orain arte, idatzizko datuak bakarrik zeudelako, baina inolako frogarik gabe. Gainera, nabarmentzekoa da haziak Kristo ondorengo IV. eta XIV. urte artekoak direla

Laginak aztertuta, aipatutako bi aztarnategi horietan garia eta garagarra landatu zituztela jakin dute, ureztatze maila txikiarekin, eta ia ongarririk gabe. Bestalde, bi aztarnategietako garien haziak alderatuz, Zornoztegin, ura errazago bil zitekeen edo nekazariarentzat lan egitea errazagoak ziren lurzatiak aukeratu zituztela ondorioztatu dute. Era berean, diotenez, Goi Erdi Arotik aurrera, laboreak txandakatu ere egiten zituzten, eta lurra ongarriztatzeko, lekadunak erabiltzen zituzten.

'Environmental Archaeology' aldizkariak argitaratu du horri buruz aritzen den 'First direct evidence of agrarian practices in the Alava Plateau (Northern Iberia) during the Middle Ages through carbon and nitrogen stable isotope analyses of charred seeds' artikulua, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen partaidetzari dagokionez, bertako Arkeologoa Arloko doktoratu ondoko Maite Iris García Collado ikertzailea aritu da lanean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Erdi Aroko nekazariek lurrean egindako lanari buruzko azterlan batean parte hartu du EHUk

Erdi Aroko nekazariek lurrean egindako lanari buruzko azterlan batean parte hartu du EHUk