Borrar
Territorios

Emakumeok eta festak

Ostirala, 11 uztaila 2025, 19:56

Comenta

Ikusten dituzu telebistan gotzain eta kardenalak, beraien arteko zeremonia batean, guztiak soinean daramaten janzkera bitxiarekin, gorriaren eta arrosaren ñabardura guztiak, zipriztin zuriekin eta jakin badakizu beraien ustez janzkera normala daramatela, betidanikoa.

Berdin militarrak beraien festa eta desfiletan, asko eta asko paparrean zintzilik txatartegi koloreduna eta jakin badakizu beraien ustez ez daudela mozorrotuak, dagokien eran jantziak baizik. Uniformea daramate soinean, ez mozorroa.

Ikusten dituzu Irungo Alardeko desfileak eta haietako batzuetan gizonak ikusten dituzu soilik, kantineraren salbuespenarekin. Eta harrigarria iruditzen bazaizu ere, ikusten duzu emakumeen parte-hartzea debekatzen dutenei normala iruditzen zaiela jarduna, kardenalen edo militarren jantziak bezalaxe, betidanikoa.

Zorionez eta askoren lanari esker, gure munduak beste norabidean egiten du bira. Harriduraz eta eskandaluz hasieran, emakumeek lehen debekatuak zituzten lekuak konkistatu dituzte, ditugu. Ez da mende askoren laino artean galtzen emakumeok soldadu, epaile, mehatzari edo sendagile izatea debekatuta genuen garaia.

Norabide horrek oztopoak gainditu behar ditu oraindik, baina ez du berehala atzera egingo. Agian makaldu egingo da bilakaeraren abiadura, baina lanpostu horiek bereganatu dituzten emakumeek ez dute aise atzera egingo, jakin badakitelako ez liratekeela inolako paradisura itzuliko, aspaldiko kaiolara baizik.

Borroka txiki eta luzea da Txingudi badiaren inguruan emakumeok gure herri edo hiriko festetan berdintasunez parte hartu nahirik daramagun borroka. Baina bere txikitasunean, Euskal Herriaren historia osoan inoiz gertatu den berdintasunaren aldeko borrokarik luzeena da. Eta oraindik askori normala iruditzen zaio emakumeon parte-hartzea debekatzea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Emakumeok eta festak

Emakumeok eta festak