Borrar
Koban, Olatz Salvador 'Korapilatzen'.

#Emakumekatea, emakume musikarien elkartasun eta ikusgarritasuna sare sozialetan areagotzeko egitasmoa

Lide Hernando Liher musika taldeko musikariak abiatu zuen ekimena duela egun batzuk eta dagoeneko zenbait musikari batu dira

UNAI SARRIUGARTE

Igandea, 5 apirila 2020, 23:10

Comenta

#Emakumekatea emakumezko musikarien elkartasun eta ikusgarritasuna sare sozialetan areagotzeko egitasmoa da. Lide Hernando Liher musika taldeko musikariak abiatu zuen ekimena duela egun batzuk eta dagoeneko zenbait musikari batu dira. Hala, itxialdian aspergarritasuna errazteko helburuarekin, proiektua abian jartzea otu zitzaion. Hori dela medio, emakumeak partaide dituzten talde/artista euskaldunek bertsio kate bat egitera animatzen ditu.

Hernandok honi hasiera emateko Koban taldearen 'Klimax gaiztoa' abestiaren bere bertsioa egin zuen eta horren emaitza sarean zintzilikatu zuen. Koban taldeak jarraitu zuen katea eta eurek beste talde baten bertsioa egin zuten. Euskal taldeak hitz onak baino ez ditu izan Liher taldeak abiarazi duen korapiloaren inguruan eta, eurek, Olatz Salvadorren 'Korapilatzen' kantaren bertsioa egin zuten.

Era berean, Olatz Salvadorren erantzuna berehalakoa izan zen eta katea ez hausteko erronkari jarraitu zion. Salvadorrek Instagramen bitartez Mor More taldearen 'Instanteak' abestiaren bere bertsioa landu zuen. Bere esanetan, plazer hutsa besterik ez da maite dituzten pertsona eta musika taldeen kantak berreskuratu eta hauen bertsioak egitea.

Orain, Mor More musika taldeari heldu zaio 'Emakumekatea' egitasmo berriaren lekukoa. Musikaren jarraitzaile ezberdinak musika banda horrek zein talderen bertsiori ekingo ote dioten irrikatan daude. Berri Txarrak musika talde euskaldunak esaten zuenez, Ez dadila haria eten!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo #Emakumekatea, emakume musikarien elkartasun eta ikusgarritasuna sare sozialetan areagotzeko egitasmoa

#Emakumekatea, emakume musikarien elkartasun eta ikusgarritasuna sare sozialetan areagotzeko egitasmoa