Emakumeak literaturan, poesian eta operan

Artista bat, misterioz betetako etxe bat eta operako maisulan bat. Etxean denbora bizkortzeko hiru gomendio

Sábado, 2 de mayo 2020, 21:10

Badirudi, pixkanaka-pixkanaka, normaltasunera itzultzeko momentua hurbilago daukagula. Hala ere, oraindik ere denbora asko emango dugu etxean, atera ezinik. Hilabete eta erdi pasa da eta jada askok ez dakite zer entzun, zer ikusi edo zer irakurri. Emakume sortzaile edo emakumeei buruzko istorioak ezagutzeko gogoa izatekotan, hona hemen zuen zerrenda:

Publicidad

  1. 1

    Liburua

    'Itsaslabarreko etxea'

Zirraraz eta misterioz beteriko liburua dugu hau. Haur eta Gazte literaturako Euskadi Saria irabazi zuen 2002an. Hamasei urteko neska bat da Miren Agur Meabek sortutako istorioaren protagonista, Joana. Udan, familiarekin oporretan doa eta itsaslabarrera joatea gustuko du. Bertan etxe misteriotsu bat aurkituko du. Amodioa, beldurra liburuan agertzen diren gaiak dira.

  1. 2

    Opera

    'Carmen'

Pentsatu ohi dugu opera antzinako zerbait dela, baina obra askotan gaurko gatazkak ere ageri dira. Georges Bizet 'Carmen' opera aurkeztu zuen 1875. urtean. Carmen, bere protagonista, emakume libre eta independentea da eta nahi duen edonor maitatzeko eskubidea lortu nahi du. Abesti paregabeak eta trama interesgarria du 'Carmen'ek. Guztiz gomendagarria.

  1. 3

    Poesia

    'Augurios de inocencia'

Musikari famatua izateaz gain, Patti Smith idazlea ere bada eta poesiazko liburu ederrak ditu. Horietako bat gomendatu behar izatekotan, 'Augurios de inocencia' izango litzateke. Liburu honek artistaren unibertso intimoena agerrarazten du: naturarekin duen lotura, bere sineskerak, heriotzarekiko harremana... Gainera ingelesez eta gaztelaniaz irakur daitezke aldi berean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad