Emakumeak historian, National Geographic-en erakusketa batean
Berrogeita hamar irudik osatzen dute esposizioa, Bartzelonan ikusgai izango dena urriaren 11rarte
Emakume bat Nathional Geographic-en azalik ezaguneko protagonista izan zen. Steve McCurry argazkilariak 12 urteko neska afgano baten erretratua egin zuen 1984an, Pakistaneko errefuxiatu kanpamendu batean eta bere begi berdeak betirako geratu ziren mendebaldeko herrialdeetako imajinario kolektiboan.
Orain, aldizkariak 'Women. Ehun urteko historia' erakusketa antolatu du Bartzelonan. 50 argazkik osatzen dute esposizioa eta haietan garai desberdinak eta emakumeak errepresentatzeko hainbat modu ikus daitezke. Gazteak, nagusiak, dirudunak, txiroak... erakusketak begirada zabal bat aurkezten du, non irudi bakoitzak istorio bat du.
Covid-19aren eragina
«Haien begirada inposatu barik kameraren aurretik bizitza pasatzen usten duten argazkilariak interesatzen zaizkit», dio Marisa Flórez-ek, erakusketarien komisarioak. Bere argazki bat ere egon badago esposizioan, Madrilgo kartzela bateko emakumeei 1981ean egindako irudi bat hain zuzen ere.
Bartzelonan ikus daitekeen erakusketa, Washingtonen aurkeztutako espozisio handiago baten parte da. 'Women. Ehun urteko historia' bertan behera geratu zen martxoan, Covid-19aren krisia zela eta, Madrileko Gaviria jauregian zegoelarik. Orain, Bartzelonako Reial Cercle Artísticen egongo da ikusgai urriaren 11rarte.