Herri Urratsera joan ziren euskaltzale asko, euritik babesten. I. Altuna

Elkartasunerako deia, euriak Herri Urratsen eragindako galerengatik

Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiaren 40. edizioa formatu txikian ospatu zen eguraldi txarragatik. Hala ere, ehunka euskaltzale hurbildu ziren igande honetan Senperera

Lunes, 15 de mayo 2023, 10:00

Joan den astean esan genuen: eguraldi ona lagun izatea besterik ez zen behar Herri Urrats borobil bat izateko. Baina, zoritxarrez, igande honetan zortea ez zen Seaska Iparraldeko Ikastolen Elkartearen alde egon, ezta Senpereko lakura hurbildu nahi zuten euskaltzale guztien alde ere.

Publicidad

Larunbateko azken orduetako euriteek uholde handiak eragin zituzten inguruan. Hala ere, jaiarekin aurrera jarraitzea erabaki zen, nahiz eta azken orduko zenbait moldaketa egin eta jaia gune bakar batean ospatu behar izan: Araba gunean, alegia.

Azkenean, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiaren 40. edizioaren galerak «izugarriak» izan dira, eta, ondorioz, antolatzaileek elkartasunerako deia egin dute. «Igande honetan bildutako diruarekin ezinezkoa izango zaigu jaiak berak eragindako gastuei eta Seaskak dituen beharrei aurre egitea», adierazi du Peio Jorajuri lehendakariak. Horregatik, Euskadiko Kutxan zein Kutxabanken kontu korronteak gaitu dira, eta bizum bidez ere dirua eman ahal izango da, (Hego Euskal Herrian bakarrik). Nola? Dohaintzen atalean sartu, 'HERRI URRATS' bilatzailean idatziz eta ekarpen ekonomikoa eginez. Gainera, oraindik materiala eros daiteke Herri Urratsen webgunearen bidez.

Esan bezala, jaia gune bakar batean ospatu zen, Araba gunean, eta ohi baino beranduago hasi zen, eguerdiko hamabietan. Besteak beste, Neomak, Xutik, Su ta Gar eta Zetak aritu ziren oholtza gainean, baina beste ekitaldi asko ezin izan zituzten egin.

Aurretik, eta Senpereko udaletxean (Ur Hegian egoitzan egitekoa zen inaugurazio eta omenaldi ekitaldia bertan behera geratu zen), erakundeetako eta ikastoletako ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten, Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzaren aldeko Seaskaren proiektuari babesa emateko. Ikastolen Konfederazioko lehendakariak, Koldo Tellituk, hezkuntzak eta «ikastolen zeregina» euskararen jarraipena bermatzeko duten garrantzia gogoratu zuen, eta hezkuntza sistema «propio» baten beharra defendatu zuen. Ildo horretan, aurtengo jaia aurreikusita zegoen bezala ospatu ezin izatea deitoratu zuen, eta elkartasunerako deia egin zuen. «Ilusioa bidean galdu bada ere, espero dezagun alderdi ekonomikoa salbatzea».

Publicidad

Gauzak horrela, interesdunek honako kontu hauetan sar dezakete dirua: Caisse d 'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819; Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197; Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332; Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107. Gainera, herriurrats.eus/laguntza atzitu daiteke PayPal sistema erabiliz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad