Amurrioko mendi-irteera.

Bi ekitaldi antolatu dituzte Mintzalagun eta Gurasolagunentzat, Amurrion eta Legution

Urtarrilaren 20an ardo-dastaketa egingo da, eta 29an, mendi-irteera

paul picado

Viernes, 13 de enero 2023, 11:38

Bi ekitaldi antolatu dituzte Mintzalagun eta Gurasolagunentzat hilabete honetan, Amurrion eta Legution. Horrela, lehen ekitaldia urtarrilaren 20an izango da. Egun horretan, ardo-dastaketa bat izango da Legutioko ludotekan, 19.00etan. Bigarren ekitaldia urtarrilaren 29an izango da, Amurrion. Gurasolagunen mendi-irteera hain zuzen ere izango da, 10.30ean, San Kristobaletik.

Publicidad

Ardo-dastaketari dagokionez, Xabier Ameztoyren laguntza izango dute. Zenbait ardo probatu eta euskaraz mintzatzeko aukera ere egongo da bitartean. Dastatuko dituzten ardoak izango dira, besteak beste, Kapikua, Maisulan 6, Iruela (ardo ondua) eta Dominio de Berzal (hautaketa pribatua izan da). Dastaketara bertaratu nahi izanez gero, izena beharko da aldez aurretik. Horretarako, 650 266 744 telefonora deitu eta Unaiz galdetu beharko da. Lehenbailehen egitea komeni da, izan ere, 15 lagunek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

Bestalde, Aramaioko ekitaldiari dagokionez, esan bezala, mendi-irteera izango da, San Kristobaletik abiatuta, Kurtzeta portutik, Oletara bidean. Familiakoekin euskaraz egun ederraz gozatzeko aukera ezin hobea izango da. Irteerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bi aukera daude. Alde batetik, mezu elektronikoa bidal daiteke gorbeialdea@mintzalaguna.org helbidera. Bestetik aurretik aipatutako telefono berera dei daiteke, hots, 650 266 744 telefonora.

Gurasolagunek hilero antolatzen dute mendi-irteera bat Gorbeialdea ezagutzeko, eta urte hasiera honetan Aramaioren txanda izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad