EITBko 'Hitzetik Hortzera' saioaren 30 denboraldiak emakume bertsolarien historia aztertuko du
EITBko programa mitiko honen 30. urteurrena ospatzeko helburuarekin, hainbat atal berrirekin hornitu dute saioa
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 7 de octubre 2019, 21:12
EITBko 'Hitzetik Hortzera' saioaren 30 denboraldiak emakume bertsolarien historia aztertuko du. Iazko talde berbera arituko da aurten ere saioaren gidaritzapean. Pasa den urteko denboraldian marrazkiekin urratu zuten saioaren ildoa. Aurten, berriz, maleta gorri bat izango da protagonista. Eider Perezek aurkezle lanetan errepikatuko du eta Txakur Gorria sortzaile taldeak gidoilari lanak egingo ditu berriro ere.
Publicidad
Iaz ganbara batean ospatzen ziren saioak. Aurten, ordea, saioa ez da leku fisiko konkretu batean burutuko eta eurek euskal lurraldeko txoko eta herri ezberdinetan murgilduko dira, bertsoen bila. Hortaz, maleta bertsoz eta objektuz bete egingo dute. Izan ere, gonbidatu bakoitzari objektu bat eskatuko diote, bertsoarekin nolabaiteko lotura daukana.
Denboraldi berriaren nobedaderik garrantzitsuena emakume bertsolarien historiari buruzko esparrua izango da. Oraindik tarte honen egokitze lanetan daude. Edonola ere, esparru honek zazpi atal izango dituela iragarri dute. Atal bakoitzean emakumezko bertsolari batek hartuko du esku.
EITBko programa mitiko honen 30. urteurrena ospatzeko helburuarekin, beste hainbat atal berrirekin hornitu dute saioa. Hauetako bat Kutunak atala izango da. Tarte honetan hainbat alorretan arrakastatsua izan den jendeari eurentzat bertso sortarik kutunena zein den azaltzeko eskatuko diete. Bestalde, umore esparruan adibidez, esketx laburrak egingo dituzte bertsolariekin eta bertsozaleekin batera.
Halaber, programa honen beste nobedadeetako bat Zu bai zoom atala izango da. Bertan, saioa ikusten duten ikus-entzuleei sakelako telefonoen bitartez aurtengo denboraldiko saioetako bertsoren bat grabatzeko eskatuko diete.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión