Borrar
LABek salatu duenez, gaur egun bitarte euskal unibertsitatean bertan kudeatzen ziren oinarrizko bi zerbitzu, posta elektronikoa eta biltegiratzea, Microsofti azpikontratatuko dizkio hemendik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateak. LAB

EHUk ikasle guztiak Microsoft Office 365 kontua izatera behartuko dituela gaitzetsi du LAB sindikatuak

Izan ere, 2022/23 ikasturteko matrikularekin batera Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle orori Microsoft Office 365 kontua derrigorrean sortuko zaiela eman dute ezagutzera

UNAI SARRIUGARTE

Larunbata, 18 ekaina 2022, 19:24

Comenta

EHUk ikasle guztiak Microsoft Office 365 kontua izatera behartuko dituela gaitzetsi du LAB euskal sindikatuak. Izan ere, 2022/23 ikasturteko matrikularekin batera Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle orori Microsoft Office 365 kontua derrigorrean sortuko zaiela eman dute ezagutzera.

LABek salatu duenez, gaur egun bitarte euskal unibertsitatean bertan kudeatzen ziren oinarrizko bi zerbitzu, posta elektronikoa eta biltegiratzea, Microsofti azpikontratatuko dizkio hemendik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateak, pribatutasuna kaltetu eta dependentzia teknologikoa handituaz, hain zuzen ere.

2020. urtean EHUko zuzendaritza taldeak nabarmendu zuenez, unibertsitateko irakasle, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala eta ikasleen posta elektronikoak Microsoft Office 365era migratzeko asmoa zuela eman zuten ezagutzera.

Horren harira, 'EHU ez dago salgai!' izeneko plataforma abiarazi zen, EHUren pribatizazioen aurka borrokatzen zen plataforma, alegia. Sinadura bilketa jarri zuten eta 700 atxikimendu baino gehiago jaso zituzten denbora gutxian: unibertsitateko langileak, ikasleak, sindikatu (LAB, CGT/LKN, STEILAS, CCOO eta ELA) nahiz norbanako zein taldeena.

LABek IKT eredua sustatzen du, burujabetza teknologikoaren esparruan, zerbitzu publikoen indartzean eta software librearen erabilera zabalean oinarritzen dena. Horregatik, eskua luzatu diote EHUri proiektua alde batera utzi eta hausnarketa prozesu bat abiarazteko, unibertsitateko komunitateak etorkizuneko erronkei aurre egiteko norabidea zehaztu dezan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo EHUk ikasle guztiak Microsoft Office 365 kontua izatera behartuko dituela gaitzetsi du LAB sindikatuak

EHUk ikasle guztiak Microsoft Office 365 kontua izatera behartuko dituela gaitzetsi du LAB sindikatuak